Axuri Beltza: irakurgai onenak etxeko gaztetxoentzat
Txalaparta 2023.03.22
Zabaldu
Itziar Morenoren Josi eta josi argitaratu berri dugu Axuri Beltza bilduman. Axuri Beltzakoak 6 eta 14 urte bitarteko irakurle gazteentzako liburuak dira, euskaraz, formatu txikian eta gehienak irudiz hornituak. Bilduma honetan plazaratu ditugun lan batzuen berri emanen dugu jarraian.
Axuri Beltza bildumako liburuekin, etxeko gaztetxoek irakurzaletasuna landuko dute entretenimenduz, istorioekin gozatu eta hainbat gairi buruz dakitena osatzeaz batera: Euskal Herriko historia, mitologia, biografiak, munduko kulturak, kondairak… Opari ona!
Nork ez ditu ipuinak gustuko? Karlos aitonari istorio bat kontatzeko eskatu diote bilobek: ez zaldunik ez printzesarik, ez errege ez herensugerik, egiazko istorio bat baizik. Eta hala hasiko zaie aitona, hain aspaldi ere ez dela gertaturiko zerbait kontatzen, oraindik ere munduko hainbat txokotan gertatzen den zerbait. Frederiko, Rosa eta lankideen borroka da hau.
Nork esan du ekonomia gauza...
Holakoak dira gure hilekoak
Carolina (EsCarolota) de Prada Antón Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà
Argitaletxea Txalaparta
Hilekoa, menstruazioa... Zer da? Zer gertatzen da etortzen ez bazaigu? Zer erabil dezakegu etortzen zaigunean? Modu berean bizi al du jende guztiak? Holakoak dira gure hilekoak askotariko gorputz eta bizipenen bidez mintzo zaigu menstruazioari buruz, irudiz, umorez eta ikuspegi feministaz. Hemen ikusiko dituzuen istorioak EsCarolota ilustratzaileak hainbat pertsonarekin izandako solasaldien...
Bost litrok ematen digute bizitza eta, gurea gorria bada ere, munduan badago berea urdina duen animaliarik. Galtzen dugunean, herio arriskua izaten dugu, baina galera horrek senidetzen gaitu, beste ezerk baino gehiago. Elikagaiak zein gaixotasunak garraiatzen ditu eta heretiko batek aspaldi esan zuen gizakion arima bertan zegoela. Sukarrak berotzen duenean hotzikara eragiten digu,...
Maitaleen keinurik sinpleena da eta goxoenetakoa. Baina maitaleek ez ezik, lagunek ere erabiltzen dute eta traizioa ere adierazi dezake edo errespetua edo Jainkoari zaion leialtasuna. Ez da kirol jarduera bat, baina ia ehun eta berrogeita hamar gihar mugitzea eskatzen du. Gaixotasun batek haren izena darama baina osasunerako onurak ditu kalteak baino gehiago. Loti ederrak eta Edurne Zurik...
Ozeanoetan dago ugari baina baita geure negarrean ere. Deabruaren kontra balio omen du eta nerbio bulkadak transmititzeko ere bai. Himalayatik datorrena gutizia bihurtu da baina ez da batere merkea. Bere ustiapenak paisaia ezin ederragoak utzi dizkigu Euskal Herrian eta kontserbatzaile gisa izan duen garrantziak munduaren historia aldatu du. Antzina, erromatar soldaduen soldata ordaintzeko...
Iruzkinak 0 iruzkin