Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

'Bahiketa': ibilitakoen bila

Batek baino gehiagok esana da ez garela deus besteen begietara garen hori baizik. Ariketa hori egin du Asel Luzarragak eleberri honetan, eta hala agertuko zaigu Matxin, Edu lagun minaren galbahetik igarota. Iragazita, murtxikatuta, eta, nahitaez, deformatuta, nork bere mesederako egiten baitu inguruaren irakurketa, oharkabean bada ere. Aurretik Txilera eraman gintuen bezala (Gezurra odoletan), eleberri bizi honekin Buenos Airesera garamatza idazle bizkaitarrak, guztiok inoiz ibilitako lurralde komunak esploratzeko: mamuak, traizioa, ihesa.

Autorea, bere obra eta Abya Yala

Lehen geldialdia

Buenos Airesko kale, usain eta paisaietatik garamatza Bahiketa eleberriak: abizen italiarrak eta pizza, mozzarella eta ferneta nonahi; Plaza de Mayo, Triunvirato etorbidea eta asadoak kale bazterrean; gurdidun kartoi-biltzailea, futbolaren erlijioa eta psikoanalisiaren habia. Baina baita Paris, Donostia eta Montevideo ere; baita ustezko lehen mundua, ezkerraren ajeak eta higaduraz urratutako harremanak ere. Sekulan Argentina zapaldu gabea izanik ere, irakurlea lur ezagunean ibiliko da, orain leun orain malkartsu, idazle gidari trebeak lagunduta.

Bigarren geldialdia

Asel Luzarraga bitan izan da Buenos Airesen; lehenengo aldian, bikotekideak bultzatuta joan zen, fikzioan Eduk Matxin bultzatzen duen bezalaxe, nolabait. Bigarren aldian, ordea, hautuz egin zuen harako bidea, 2012an:

Hemen (nire inguruan) aurkitzen ez nituen indarrak, mugimenduak, aukerak eta taupadak sumatu nituen Hego Amerikan, militantziari eta harremanei lotutakoak batez ere. Oso hutsik sentitzen nintzen etxean, lehen mundu honetan. Baina azkenean hemen nago, bueltan, motxila bat esperientzia lepoan, etxean jokatzeko gogoz. Nobela honek, noski, azken esperientzia horrek oparitutako gauza askoren arrastoa dauka. Omenaldia ere bada, hein batean.

Hirugarren geldialdia

Motxila horrek baditu, ordea, autoreak askatu nahiko lituzkeen zamak ere. Iragan abenduan, Amerika arteko Giza Eskubideen Batzordeak (AGBE) onartu zuen Aselek Txileko estatuaren aurka jarritako demanda, idazlearen aurkako prozesuan giza eskubideak urratu zirela ikusita. Prozesu horren nondik norakoak kontatu zituen Gezurra odoletan liburuan, baita gaztelaniaz ere (beste itzulpenak bezala, Tren en Movimiento argitaletxean). Azken hilabeteotan, elkartasun kanpaina abiarazi dute Euskal Herrian; hamaika atxikimendu jaso ditu Aselek, eta prozesuaren kostuak arintzeko aukera ere badu laguntza ekonomikoa eman nahi duenak, www.asel.eus webgunean azaltzen denez. Elkartasuna adierazteko beste modu bat, noski, Aselen liburuak eskuratzea da, ongi jakina baita errealitatea ulertzeko tresna esanguratsua dela literatura, eta arma boteretsua, berriz, ezagutza.

Azken geldialdia

Edu eta Matxin, liburuko bi protagonistak. Buru barruko bidaia batean abiatzen da Edu. Hain zuzen, saiatzen da bidaia horretan ez galtzen, burua ez galtzen, Matxin aurkitu nahian bila hasten zaionetik. Zenbateraino dira bereizgarri, ordea, bilaketa eta galera?

Asel Luzarraga

(Bilbo, 1971). Enpresa ikasketetan diplomaduna eta Euskal Filologian lizentziaduna da. Hainbat urtez irakasle jardun ostean, egun itzultzaile dabil. 2003. urtean Hamaika ispilu ganbil argitaratzeak eta VI. Igartza beka eskuratu izanak idazketa serio hartzera bultzatu zuten. Geroztik, eleberri hauek argitaratu ditu: Karonte, Mozorroaren xarma, Abaraska, Utopiaren itzalak, Gezurra odoletan, Bioklik eta Inoren munduan. Musikan ere aritu da, Punkamine eta Trio Ternura punk taldeetan.

Erlazionatutako edukiak

Letren exhibizionismoa • Asel Luzarraga

2018.03.22

Asel Luzarraga idazle bizkaitarrak 'Bioklik' nobela berria plazaratu du. Aurkezpenaren harira, Txalaparta aldizkarian duela bost urte idatzi zuen...

Asel Luzarragaren eleberriak, ozeanoaren beste aldean

2019.05.20

Asel Luzarraga idazleak 'El panal' aurkeztu du Buenos Airesen, 'Abaraska' (Txalaparta, 2008) eleberriaren itzulpena. Luzarragak...

Asel Luzarraga, justiziaren labirintoan

2020.02.28

Duela 10 urte, 2010eko urtarrilaren 1ean, Euskal Herrian Asel Luzarraga idazlearen atxiloketaren albistearekin esnatu ginen Gabon Zaharreko ajetik....

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Tras la matriz del sexismo y el racismo

2020.09. 2

Deus ahaztekorik ez

2020.09.14