Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Euskal Herriaren ereserki nazionalaren alde | Jose Mari...

Euskal Herriaren ereserki nazionalaren alde | Jose Mari Esparza Zabalegi

Liburu hau 2020. urte hasieran bizitzen hasi ginen pandemiaren ondorioetako bat da. Une horretan, Gontzal Mendibil kantariarekin nenbilen musikarien sinadura bilketa bat egiten, Gernikako Arbola errebindikatuko zuen manifestu bati babesa emateko, eta historia txosten bat idazteari heldu nion, gaiaren inguruko informazio gutien izan dutenei sinatzera zirikatzeko. Txostena frankismoaren garaitik zamatzen ditugun aurreiritzi eta iritzi faltsuak deseginen zituen arrazoibide baliagarria izatea nahi nuen. Aldiz, haziz joan zen, eta ia ezustean, liburu bilakatu zen azkenean. Eta badira amaitzen ez diren liburuak, utziak. Bada, horixe gertatu zaigu hemen: ez dugu bukaera gehiago atzeratu nahi izan. Bibliografia materiala hain da zabala, ezen hauxe erakusgarri bat baizik ez baituzu.

Beraz, gure asmoa da euskarri dokumental labur bat ematea, frogatzeko Gernikako Arbola izan dela “Euskal Herriaren ereserki nazionala” José María Iparragirre bardoak sortu zuen unetik beretik ia -halaxe bataiatu zuen, besteak beste, Iturralde y Suit idazle nafarrak-, eta kantatu eta dokumentatu dela lurralde guztietan, era guztietako pertsonen artean eta mota orotako agerpide kultural, sozial eta politikoetan. Iparragirreren biografia zinez interesgarria bada ere, interes handiagoa du guretzat zortzikoaren beraren biografiak, zeina, musika lan handi guztiekin gertatzen den gisa, bizi propioa bereganatzen hasi baitzen euskal bardoak aurrenekoz kantatu zuenean bertan. Hemen azaltzen duguna, ordea, zertzelada gutxi batzuk besterik ez dira, gure biografituak Euskal Herriko bazter eta txoko guztietan, euskal diasporan eta literatura unibertsalean izan duen bizitza oparoarenak.

Aurretik ez zen existitzen sinbolorik, ez libururik, ez kanturik, euskal herritarron talde kontzientzia horrenbertze hauspotu zuenik. Euskal Herriaren kontzeptua existitzen zen mendeak lehenago, baina Iparragirreren ereserkiak eduki politikoz eta askatzailez bete zuen. Hari esker, Euskal Herriko zazpi lurraldeek bere egin zuten sinbolo bat, Gernikako Haritza, artean ere Bizkaiko Jaurerritik kanpo oihartzunik ia ez zuenean, eta herrian piztu zuen zaletasunak gure mugak gainditu zituen: ez da Gernikako Arbolakoa bezainbertze erreproduzitu den euskarazko testurik, ezta hainbertze hizkuntzatara itzuli denik ere. Halaber, opera eta antzokietan bertsio gehien duen euskal doinua da, baita gehien entzuna ere. Ez da existitzen ere herritik sorturik eta ereserki ofiziala izan gabe, Estatu subirano baten babesa izan gabe, ereserki nazional izateko hain aho bateko aitortza duenik.

Berrogei urte joan dira jada Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak beren ereserki ofizialak onartu zituztenetik, eta adierazi behar dugu haietako bat ere ez zaiola jendearen gehiengoari heldu, eta ez direla joak edo kantatuak ere izan adierazpen herrikoietan, izan estadio, herri festa, gazteen kontzertu, aldarrikapen adierazpen edo bertzerik. Are gutiago zabaldu dira euskal herritar denongana. Badute marko ofizial bat, oso errespetatzekoa, eta nekez irteten dira hortik. Are, eskertu behar dugu bere garaian autonomia erkidego batek ere Iparragirreren zortzikoa ereserki ofizialtzat ez hautatzea; izan ere, hartara, Euskal Herri osoaren zerbitzura geratu zen, Carlos Garaikoetxeak erran zigun bezala. Halaxe egon baitzen beti.

Inor beharbada harritu eginen da Altaffaylla kultura elkarteak, Nafarroako Erriberako talaian kokatuak, sinbolo hau berreskuratzeko argitalpen saiakera hau egitearren, urrun ez bada, egungo Nafarroako iruditeria politiko eta instituzionaletik bederen urrun ikusten baita. Aldiz, toki gutitan nabaritu da Tafallan eta, oro har, Nafarroako Erriberan bezala zenbateraino errotu eta hedatu zen ereserkia xix. mendean, eta gaurdaino; izan ere, artean ere ospe handiz kantatzen da urtero, horretarako Tafallako gaztelaniazko bertsioa ere baliatuz, hain zuzen 1893ko Gamazadan kantatu zena.

Pixka bat herrietako artxibategietan eta hemeroteketan ikertuz, era horretako lekukotzak aurkituko ditugu, hasi Tutera edo Fiterotik eta Baigorri edo Mauleraino, Bizkaiko herritik urrunen geratzen diren bazter batzuk aipatzearren. Izan ere, Gernikako Arbola gure herrialdea elkartzeko bokazioz sortu zen eta, horregatik, Euskal Herriak bere egin zuen, eta espero dugu hurrengo orrietan ongi islaturik geratuko dela, laburki bada ere, nolako indarra hartu zuen.

Jose Mari Esparza Zabalegi

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Euskal Herriari buruzko irakurgai gehiago

Erlazionatutako edukiak

Vascosnavarros: una guía contra la desmemoria · Jose Mari Esparza Zabalegi

2018.05. 9

En la llamada Transición, sus gestores decidieron separar a Navarra del resto de territorios hermanos, no solo en el campo institucional, sino en...

Mapas de Euskal Herria, una nación negada

2019.06. 4

"Carente de fundamento histórico", "entelequia", "farsa"… A partir del año 2000, de la noche a la mañana, todos los partidos políticos y...

Euskal Herriaren batasunaren aldeko kantu bat

2020.12.14

Espainiako eta Frantziako inperialismoak Euskal Herria herri zapaldua bihurtu dute, herri zatitua, eta, Frantz Fanonen hitzekin, eskizofrenikoa ere...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Sotoan gordeak: ardo gorria ontzi beltzean

2020.12.29

Miren Gorrotxategi: “Genero beltzak kontatu nahi ditudanak azaltzeko markoa ematen dit”

2021.01. 7