- Home
- Nobedadeak
- Réquiem para sordos
Réquiem para sordos
Gor haiek berek esaten zutena baizik ez zuten entzun nahi. Gero dena faltsu suertatu zen. Ez zuten ezer atzean, hitz hutsak eta bozgorailu handiak izan ezik. Gezurra esan ziguten, Lemoizi, Leitzarani, Itoitzi, NATOri, Urralbururi, Roldáni, Galindori, X jaunari eta beste hainbati buruz gezurra esan ziguten bezala. Gor haiek desagertu ziren, baina beste batzuk bozgorailu gehiagorekin etorri ziren. Euskal gaiaren Monologo Handia izan zen. Brunete Mediatikoa deitu zuten hura. Ahots disidenteak berriro isilarazi zituzten. Itxiriko egunkariak, jazarririko kazetariak, ilegaltzat jotako herritarrak... Egun bozgorailuek haien dogmak ezartzen segitzen dute: Nafarroaz, torturaz, autodeterminazioaz, historiaz, presoez... Euskal herritarrek ez dute ahotsik, ez dute garrantzirik. Baina Monologo Handia erori eginen da, erortzen ari da. Eta elkarrizketak, hitz askatuak eta herri-botoak ordezten dutenean, hainbeste iruzurri behin betiko agurra eginen dion gorrentzako requiem bat kantatuko dugu.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin