Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Euskal Herriaren memoriarako aurpegiak eta agertokiak

Euskal Herriaren memoriarako aurpegiak eta agertokiak

Euskal Herriko Historia Ilustratuaren laugarren liburukiak gure iragan hurbileko pasakizunei eta pertsonaia garrantzitsuei jartzen dizkie irudiak. Haren bidez, jakin dezakegu euskal hiriek XIX. mendean nolako itxura hartu zuten, ordura arte harresien barrenean estu-estu iraun baitzuten; jakin dezakegu airetik Gernikako bonbardaketa nola ikusi zuten; eta Rosa Oteizaren aurpegia egiaz nolakoa zen, Foruen monumentua egiteko modelotako jarri baitzuten gaztea. Hala, osatuta gelditu da sail hau, Historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriaren historia berreraiki duena orain arte inork egin ez duen maneran.

Berriki arte, Euskal Herriko edozein pertsonak irudika zitzakeen historiako eszena ikonikoenak, baina nekez irudikatuko zituen bere herriaren historiakoak. Ezin genituen geure buruan itxuratu, adibidez, baskoien lehen biziguneak; ezin irudikatu nolakoa izan zen Eneko Aritzaren tronuratzea, nola ikusi zen airetik Donostia osoaren arpilatzea eta erreketa, 1808an; edo nolakoa izan zen benetan Navas de Tolosako bataila. Geure historiako pasarteak deskribatzeko irudiak falta genituen. Ikonografia falta horrek kezka eragin zien Joseba Asironi eta Martin Alzueta ‘Martintxori’, eta, ezinegon horrek akuilaturik, hutsunea betetzen hasi ziren Txalapartaren eskutik. Hasierako urrats haietatik urte batzuk igaro dira; Euskal Herriko Historia Ilustratuaren proiektuak garrantzia eta tamaina hartu du, eta oso lagungarria izan da iraganeko uneak eta paisaiak birsortzeko.

Liburu horietako hizkuntza gehienbat grafikoa bada ere, Martintxoren ilustrazio landuen atzetik ikerketa eta analisi lan zorrotza dago, iragana ahalik eta fideltasunik handienarekin erakusteko. Lan hori ageri da, halaber, Asironen testuetan, irudi guztiak modu sintetiko eta dibulgatiboan laguntzen dituztenak, prozesu historikoak ulertzeko bitartekoak emanez. Horrez gain, gertaera garrantzitsuak alde batera utzi gabe, ahalegin berezia egin dute beste garai batzuetako eguneroko bizimodua, lana edo aisialdia erakusteko, bai eta une bitxiak edo hain ezagunak ez diren pertsonaiak berreskuratzeko ere.

Bildumako aurreneko liburua 2014an argitaratu zen, eta Historiaurretik Erromantizismora bitarteko gertaera esanguratsuenak jaso zituen; bigarrena, Erdi Aroari buruzkoa, 2015ean argitaratu zen; eta hirugarrena, Aro Modernoari buruzkoa, 2018an. Lau urte iraganik eta lan handiko prozesu baten buruan azken liburua aurten plazaratu da, beste behin ere aurrekoen kalitatea gaindituta. Horrela osaturik geratu da lau liburuko lan hau, ezinbesteko bilduma bat gure historiako protagonista izandako aurpegi eta agertokiak ezagutzeko interesa duen ororentzat.

Laugarren liburuki hau Historiaurretik gaur eguneraino Euskal Herriaren historia berreraiki duen bilduma arrakastatsua osatzera dator.

Xehetasun handiko ilustrazio errealistek lagun egiten diete testuei, zeinak, irakurterrazak izanagatik ere, dokumentazio zorrotzean oinarritzen baitira.

Ezohiko ikerketa lanaren emaitza da, irudietan biltzen baitira estreinakoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren protagonistak. Urrats sendo bat iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian.

Egileen beste liburu bat

Erlazionatutako edukiak

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta Martintxoren 'Euskal Herriko historia ilustratuaren' hirugarren tomoan

2018.11.28

Gauza on guztiak bezala, luze jo du, baina hemen da 'Euskal Herriko Historia Ilustratua'-ren hirugarren liburukia, Joseba Asironen eta Martintxo...

Horrela egiten da 'Euskal Herriko historia ilustratua'

2018.12.12

Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren lehen lanak ikustean, ‘Euskal Herriko historia ilustratua’ obraren hastapenekoak, txundituta gelditu ginen...

Herri baten ikonografia, xehetasunez

2022.11.30

Joseba Asiron eta Martin Alzueta Martintxo 2014az geroztik garatzen ari diren asmo handiko eta beharrezko proiektua da Euskal...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

“Gure helburua ez da bakarrik jendeak liburua irakurtzea, bere ibilbideetarako ere erabiltzea baizik”

2022.12.12

La dignidad que vence al miedo

2022.12.15