Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • “Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

“Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

Hemen da Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian. Sail berri honen lehenengo bi liburuak Floren Aoizek eta Andoni Olariagak idatzi dituzte. Idoia Zengotitabengoak elkarrizketatu ditu lan hauen nondik norakoak hobeto azaltzeko.

Esan behar dugu, oro har, idazkera, estilo eta forma berria planteatzen dutela liburu hauek, estilo akademikotik urrundu eta panfletoetara gerturatuz, sakontasuna galdu gabe betiere. Zeri erantzuten dio erabaki horrek, Andoni?

Esan duzun bezala liburu hauek helburu zehatz batzuei lotuta daude: batez ere eta inportanteena, gaurko mundua interpretatzeko gakoak diren gai eta eztabaidetarako tresnak eskaintzea. Horretarako, iruditzen zitzaigun edukiari bezainbesteko garrantzia eman behar geniola formari: alegia, estilo akademikoaren eta panfletoaren artean kokatu behar ginela; zita piloaz jositako liburuak idatzi beharrean, eserialdi batean irakurri daitezkeen liburu arinak idaztea izan behar zuela helburua. Hori delako, gure kasuan, gure helburuak betetzeko modu egokiena. Beraz, estiloa arina eta zuzena izan behar du, eta gogoeta pizteko baliagarria izan.

Estiloarekin jarraituz, Floren, zurea elkarrizketa formatuan egin duzu. Zer dela eta?

Aitortu behar dut nirea hasieran ez zela elkarrizketa liburu bat, beste zerbait baizik. Jakin banekien, gaia horixe baita, neoliberalismoa ez zela geldirik egonen –gorpu bat autopsia mahaian bezala– horren deskribapen kritikoa egiten nuen bitartean. Baina, kontxo! Etorritakoa (COVID-19a) bizkortzearen bizkortze azeleratua izan da. Beraz, nola murgildu neoliberalismoaren inguruko liburu batean neoliberalismoaren miseriak gure aurrean lehertzen diren bitartean? Nola sintetizatu irakurketa kritikoa azken hamarkadetako inpugnazio sistemiko onenak formulatzen eta zabaltzen ari diren bitartean, baina errezeta neoliberalak berresten direnean, taupada autoritarioa indartzen delarik eta errelato konspiranoikoak zabaltzen diren une berean? Nola eraiki irakurketa sendorik dena hauskor eta aldakor agertzen denean? Elkarrizketa iruditu zitzaigun gaiari heltzeko formularik onena, sakontasuna eta zorroztasuna sakrifikatu gabe, eta ikuspegi kolektiboari ekarpena egiteko.

Andoni, zure liburuan, euskal matxinadaren genealogia eta egungo eztabaidak landu dituzu. Ez ote da arriskutsua hauek bezalako liburuxka batean halako gai historiko zabala jorratzea? Izan al duzu bertigorik?

Bai, dudarik gabe. Batzuetan sentsazio hori izan dut liburua idazterakoan, baina sentsazio hori gainditu izanaren sentipena dut, hau ez delako liburu historiko bat sensu stricto. Nire ustez, inportantea da askotariko liburuak egotea gai beraren bueltan. Kasu honetan, sintetizatze lanak ondorio inportanteenak ateratzen lagundu didala iruditzen zait, gakoak diren ekarpenak, ideiak eta korapiloak azpimarratzen. Euskal matxinada modernoak sei hamarkadatik gora ditu jada, eta, beraz, ez da ariketa erraza izan. Hala ere, uste dut badaudela konstante historiko batzuk oso lerro edo hitz gutxitan laburbildu daitezkeenak eta matxinada horren bihotzean egon direnak eta oraindik ere badaudenak: herria, hizkuntza, demokrazia, burujabetza eta askatasuna. Uste dut horiek ulertu eta horien alde borrokatzeko moldea ez dela bereziki aldatu hamarkada horietan guztietan.

Floren, zure liburuari Mamuari so. Neoliberalismoa versus burujabetza izena jarri diozu. Irakurleak zer mamu aurkituko du liburuan?

Mamuari so jarri diogu metafora baten bidez irudikatzeko neoliberalismo gisa ezagutzen den zapalkuntza artikulazio konplexua; gure bizitza, gure lana, gure eguneroko joerak eta gure harremanak baldintzatzen dituela adierazteko. Gure barnean sartuta dugularik, ez da jokabide ekonomiko bat, askoz ere gehiago baizik. Herri burujabetzaz mintzo gara, subirania herri baten boteretze eta demokratizazio dinamika gisa ulertuta, zeren neoliberalismoak hasieratik bertatik jomuga izan baitu, argi zuelako eliteen boterearen bidean aurkitzen ahal zuen oztoporik handiena herri ahaldundua dela; bestela esanik, jendartea eta estatuaren artikulazio demokratiko bat. Neoliberalismoaren historiak asko esaten digu beste norabide bat aukeratzeko hartzen ahal ditugun bideei buruz. Horregatik elkarren aurrean jarri nahi izan ditut neoliberalizazioa –prozesu desdemokratizatzaile gisa– eta burujabetza –jarduera demokratizatzailea den heinean–.

Bukatzeko, Andoni, hasieran esan bezala, bi liburu hauek bilduma baten lehen aleak dira, eta, beraz, pentsatzekoa da urtero berriak etorriko direla. Ezer aurreratzerik bai?

Guk bilduma honen proiektua ilusio handiz hartzen dugu, eta iruditzen zaigu badagoela halako liburuetarako beharra. Gaur egun are handiagoa da borroka ideologikoan eragiteko garrantzia. Emantzipazio mugimenduaren korapiloak, feminismoaren eztabaida eta erronkak, euskararen egoera eta etorkizunaren korapiloak, eskuin muturraren gorakada eta borroka kulturala, hil ala biziko erronka ekologi- koak, alor ekonomikoaren erronkak… Korapilo zaharrak dira asko, baina forma berriak hartzen ari dira Euskal Herrian eta mundu zabalean. Horietan eragin eta horiek eraldatzeko, irakurketa konkretuak egiteko beharrean gaude, gure herritik mundura eta alderantziz, inoiz baino gehiago. Bilduma honek ildo horretan bere aletxoa jartzea lortzen badu, gure helburua beteko da, zalantzarik gabe.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Denbora daramagu ataka berean bueltaka. Abertzaletasunik gabeko independentismoa gorringorik gabeko arrautza da, inposible metafisiko bat: identitatea ez baita gainditzen, bai, ordea, berridazten, zabalagoa egiten, gure historiaren konplexutasuna kontuan hartuz egin ere. Zeri deituko diogu, hortaz, euskal nazioa XXI. mende honetan? Nolako erantzuna, halako herria.

Andoni Olariaga

Neoliberalismoa egitura sozioekonomikoak dira, finantzarizazioa, globalizazioa, postfordismoa, informatika eta robotizazioa, plataformen kapitalismoa, arretaren ekonomia… Eta, horiekin guziekin batera, arrazionalitatea ere bada, munduari so egiteko modu bat, begirada bera antolatzeko era bat, gure bizitza pertsonal eta kolektiboaren atal guzietan eragin nahi duena.

Floren Aoiz

Erlazionatutako edukiak

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

2020.09.14

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin...

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak, aztergai

2021.11.15

Hemen da Iparrorratza bildumaren hirugarren liburuxka: Nora Salbotx Alegriaren Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaz hausnartzeko saiakera...

Elikaduraren bidez, herria eraikitzen

2021.11.15

Iparrorratza sailean argitaratutako Jan eta jabe liburuxka hau hainbat esperientziatan oinarritutako bizipen eta hausnarketez osaturik...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Birusak ulertu eta ezagutzeko gida dibertigarri bat

2020.09.17

Asel Luzarraga: "Bahitzeko modu asko dago, eta haietako bat txantaje emozionala da"

2020.09.24