Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Horrela egiten da 'Euskal Herriko historia ilustratua'

Horrela egiten da 'Euskal Herriko historia ilustratua'

Joseba Asironen eta Martintxo Alzuetaren lehen lanak ikustean, Euskal Herriko historia ilustratua obraren hastapenekoak, txundituta gelditu ginen ilustrazioen kalitateagatik, besteak beste. Une hartan berean argi izan genuen ezkutuko lan hura guztia ezagutzera eman beharra genuela nola edo hala. Eta horrela jaio ziren atal bakoitzaren amaieran dauden making of-ak, artxiboan, ikerketan, diseinuan emandako bakardadeko orduak nolabait konpentsatze aldera, eta, batez ere, Asironen eta Martintxoren elkarlana agerian uzteko. Benetan liluratzeko modukoa iruditzen zaigu haien artean lortu duten konpenetrazioa, horri esker lortu baitute lan aparta hau burutzea, gure iraganeko jendearen paisaiak guregana ekartzea eta etorkizunerako berreskuratzea alegia.  

HAUTAKETA. Langai duten garaiari buruzko artikuluak, ikerlanak eta liburuak aztertu ondoren, Joseba Asironek liburukiaren zirriborro orokorra egiten du: zer sartuko den eta zer ez.

GIDOIA. Ondoren, eszena bakoitza deskribatzen du. Gidoi labur bat, ohikoa komikietan. Horrela, Martintxo Alzuetari bidaltzen dio dokumentazioa, erreferentzia artistikoak, bibliografia, agiriak, argazkiak, museoetako esku-orriak, pertsonaia historikoen grabatuak eta margolanak, Interneteko estekak... Asironek komikien eta arte historiaren zalea denez, lan honetako marrazkietako batzuk margolan klasikoen edo zinemako eszenen egokitzapenak dira. Esandako guztia jarraibide zehatzak biltzen dituen zerrenda batean jasotzen da. Ilustrazioaren hezurdura da.

LEHEN ZIRRIBORROAK. Marrazteko ordua da, eta Martintxok “haragia” gehitzen dio “hezurdurari”, material guztiarekin eszena bakoitza interpretatuz. Alde batetik dekoratua eta bestetik pertsonaiak irudikatzen ditu. Batzuetan hiru egun ematen ditu, full time, irudiak, ideiak prozesatzen... buruan eta paperean, arkatzez, haietako bakoitzaren lehen marrak egiten. Urrats honetan ematen den denborari esker hasierako ideia aldatzen da eta irudi berriak sortzen ditu.

ESKANEATUA. Paperean dauden pertsonaiak eta paisaiak erresoluzio handiarekin eskaneatzen dira, eta horrela Martintxoren disko gogorrean sartzen, bertan bizi diren beste hainbat figurarekin batera.

KOLOREA ETA ESZENA BIRSORTZEA. Photoshop-a. Koloreek bizia ematen diete pertsonei eta tokiei. Oinarri zientifikoa badute ere, irudimena ezinbestekoa da giro eta ingurune historikoak birsortzeko. Ausardia eta intuizioa ere bai. Horren adibide argi bat lehen liburukiko irudi bat da, Paleolitikoki emakume bat erakusten duena kobazulo bateko hormak margotzen. Izan ere, berriki egindako ikerketa batek frogatu du halaxe gertatu zela kasu gehienetan.

KALITATE KONTROLA. Historialariak azken irudia jasotzen du. Lehenengo eta behin, akats historikoak atzeman behar dira: garai hartakoak ez diren armadurak, jantziak, animaliak edo produktuak. Ondoren, arte kritikaria  agertzen da, ilustratzaileari ikuspuntua, kolorea eta kontrastea, dekoratua aldatzea iradokitzeko...

 

Ezohiko ikerketa lanaren emaitza, hitzek ilustrazioei bidea ematen diete obra honetan, irudietan bilduz estreinekoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren egiazko protagonistei aurpegia jarriz. Iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian urrats sendoa.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Making of-ak: Euskal Herriko historia ilustratua III

Iruñeko Zitadela

Ilustrazio honen helburua Iruñeko Zitadelaren jatorrizko diseinua erakustea zen, eta agerian uztea izugarri handia zela hiriaren aldean, garai hartako segurtasun politiko faltak eta Iruñeak Frantziari begira zuen kokapen estrategikoak eragina izan baitzuten eraikuntzan. Irudirako abiapuntua hiriaren airetiko argazki bat izan zen, gaur egungoa, Iturrama auzotik ateratakoa, Gaztelugibeleko bazter batetik, hain zuzen: Zitadela erdian ageri da, eta gune historikoa atzealdean. Airetiko ikuspegi horrek XX. mendeko mutilazioen ondoko Zitadela erakusten zue- nez, Nafarroako Artxiboan dagoen maketa erraldoira jo genuen jatorrizko itxura berreskuratzeko. Bigarren arazoa sortu zen orduan, maketa horretan ageri den Iruñea lehenbiziko zabalguneak egin ondokoa dela, Erdi Aroko harresiak desagertuak zirela. Hori dela eta, hirugarren fusioa egin behar izan genuen harresietako mendebaldeko dorreak eta hormak eransteko, gaur egungo kale hauen ingurukoak: San Gregorio, San Anton eta Kale Berria. Amaieran, irudiak hiriaz helarazten digun ikuspegia inoiz azaldu gabea da, Erdi Aroko harresiak eta Zitadela bere aro gorenean ageri dituenekoa.

Donostiako sutea

Donostiako suteari buruzko ilustraziorako, marrazkilari batek aurrean izan ditzakeen zailtasun guztiak planteatu zizkion gidoilariak. Batetik, gaur egun bere horretan existitzen ez den toki bat irudikatzeko eskatu zion, alegia Donostiako Kale Nagusia, 1813an suntsitu aurretik, Koruko Ama Birjinaren elizaren inguruetan. Bestetik, goitik beherako ikuspegia egiteko eskatu zion, elizaren fatxada barrokoaren ikuskera modu bortitzean behartuz, eta, are gehiago, eszena gauez izatea nahi zuen, baina sute ikaragarri batek argituta. Zirriborroetan sortze prozesuko bi une ikusten dira, eta azken emaitzak argi erakusten du, beste behin ere, Martintxok ongi baino hobeki gainditu zituela gidoilari maltzurraren exijentzia guztiak.

Bermeoko ikuspegia, 1783. urte aldera

Lan honetan hau izan dugu kezka nagusietako bat: ez mugatzea gertaera historiko handiak eta errege-erreginen eta printze-printzesen bizitzak kontatzera, baizik eta, batez ere, jende xehearen eguneroko gorabeheren berri ematea. Horretan ari ginela, behin batean, Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketa batean, Bermeoko ikuspegi bat miretsi genuen, 1783. urte aldera Luis de Paret y Alcázar margolari madrildarrak egina. Gainera, jakin genuen harri gainean margotutako tarazea bat ere bazela, erabilitako teknikaren ondorioz marrazki eta bolumen argiagoak zituena, eta, horrela, arrantzaleen etxetxoak ezin hobeki ageri ziren margotuta. Gure lana, funtsean, ilustrazioaren gai nagusia Bermeoko herrigune bihurtzea izan zen, eta, horretarako, arreta hortik desbidera zezaketen elementu guztiak kentzea. Ilustratzaileari eskatu genion, halaber, etxetxoen silueta nabarmentzeko, ia banan-banan.

Xabier Mina gerrillaria

Xabier Mina Larrea gerrillariaren ilustraziorako abiapuntua garai hartako grabatu bat izan zen: kainoi baten ondoan ageri da, keinu indartsu batez ezpata zorrotik ateratzera doala. Gidoilariak, ordea, pertsonaiaren epika nabarmendu nahi zuenez, eskatu zion marrazkilariari keinu hori bera egiten irudikatzeko, baina zaldi gainean. Konposizio orokorrerako, Napoleon III.aren margolana hartu zuen Martintxok, André Dedreux-en lan bat (1810-1860), eta hortik datoz zaldiaren proportzio lerdenak eta jarrera estatikoa, baina aldi berean adi eta tentsioan egotearena. Ikus daitekeenez, elementu desberdinak bakoitza bere aldetik marraztu zituen: zaldizkoa, zaldia eta apaindura. Marrazkilariak Mina gerrillariaren aurpegia eskala handiagoan egin zuen, haren zantzuak hobeki islatzeko, eta ondoren proportzioak doitu zituen.

Erlazionatutako edukiak

Marinelak, matxinoak, sorginak eta ilustratuak Asiron eta Martintxoren 'Euskal Herriko historia ilustratuaren' hirugarren tomoan

2018.11.28

Gauza on guztiak bezala, luze jo du, baina hemen da 'Euskal Herriko Historia Ilustratua'-ren hirugarren liburukia, Joseba Asironen eta Martintxo...

Gure historiaren irudiak: Xabier Mina, Nafarroako eta mexikar independentziaren heroia

2019.01. 1

Euskal Herriko historia ilustratuaren hirugarren liburukian, Joseba Asironek eta Martintxo Alzuetak Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko...

Inkisizioa eta sorgin ehiza 'Euskal Herriko historia ilustratua'-ren hirugarren liburukian

2019.01. 8

Nafarroako Erresuma 1521ean konkistatu ondoko urteak aztoramen eta asaldura sozial eta politiko handikoak izan ziren Euskal Herrian, gatazkaz eta...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

(Bete-betean asmatzeko) oparitarako liburuak

2018.12.11

Gure liburu-dendaren abantailez baliatu

2018.12.19