Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren...

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin baino gehiagorekin jarduteko, eta hauxe da beste adibide baten emaitza: Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian. Idoia Zengotitabengoak azaldu dizkigu bilduma honen nondik norakoak.

Borroka ideologikorako tresnak

Iratzar fundazioaren egitekoen artean, memoria eta kontakizuna, ideien lehia, trebakuntza eta ahalduntze politikoa daude, eta Iparrorratza liburu bilduma bide horretan bete-betean eragiteko beste tresna bat da. Hain zuzen, Iparrorratza izena jarri diogu gaur egungo mundua interpretatu eta berau eraldatzeko emantzipaziorako gakoak eta eztabaidak mahaigaineratzeko asmoa duen heinean. Era berean, argitalpen hauek prozesu bezala ulertzen ditugu, eta, beraz, bat egingo du fundazioak dituen egiteko eraldatzaile horiekin. Hiru pauso, gutxienez: gaiaren identifikazioarekin hasi, idazketa prozesuarekin eta argitalpenarekin segi, eta komunitatearekin batera egingo ditugun lanketa eta eztabaidekin buka.

Zentzu horretan, ahalduntzeko tresna izan nahi dute liburuxka hauek, eta emantzipazio proiektu politikoei ekarpena egingo diote: lehenik, gaien gaurkotze eta hausnarketen bidez; bigarrenik, talde eta komunitatearekin eztabaidatzerakoan; eta, azkenik, idazleak berak egingo duen sorkuntza-sintesi eta idazketa prozesuaren bidez. Joan-etorriko bidea da. Iratzarreko kideon ustez, bilduma honetako liburuek pauso horiek jarraitu behar dituzte: ahalduntze politiko, belaunaldi arteko transmisio eta egungo eztabaida eta gako nagusiak interpretatzeko balio behar dute.

Helburu horiekin aurkezten ditugu lehen bi aleak: Euskal Matxinada. Genealogia eta egungo eztabaidak, lehenik, eta Mamuari so. Neoliberalismoa versus burujabetza, bigarrenik. Hurrenez hurren, gure matxinada historikoa interpretatzeko gakoak ematen ditu batak, eta gaur egungo neoliberalismoaren arrazionaltasuna interpretatzeko modua proposatzen du besteak. Etorriko direnen abiaburu.

Idoia Zengotitabengoa, Iratzar fundazioa

Denbora daramagu ataka berean bueltaka. Abertzaletasunik gabeko independentismoa gorringorik gabeko arrautza da, inposible metafisiko bat: identitatea ez baita gainditzen, bai, ordea, berridazten, zabalagoa egiten, gure historiaren konplexutasuna kontuan hartuz egin ere. Zeri deituko diogu, hortaz, euskal nazioa XXI. mende honetan? Nolako erantzuna, halako herria.

Andoni Olariaga

Egilea

Andoni Olariaga Azkarate (Berriz, 1984). Filosofian doktorea da. Jon Jimenezekin batera Modernitatearen auziaz (Jakin, 2009) idatzi zuen. UEUko Filosofia Sailburua izan zen bi urtez, eta “EHko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan” graduondokoa sustatu eta irakasle jardun zuen. Lapiko Kritikoa kolektiboko kide eta hAUSnART aldizkariko zuzendaria izan da. Euskal Herriko pentsamenduaren gida (UEU, 2012) liburuaren koordinatzaile eta idazleetako bat ere bada. Independentzia helburu (Txalaparta, 2015) idatzi du beste autore batzuekin batera. Gaur egun, Iratzar Fundazioan lan egiten du.

Neoliberalismoa egitura sozioekonomikoak dira, finantzarizazioa, globalizazioa, postfordismoa, informatika eta robotizazioa, plataformen kapitalismoa, arretaren ekonomia… Eta, horiekin guziekin batera, arrazionalitatea ere bada, munduari so egiteko modu bat, begirada bera antolatzeko era bat, gure bizitza pertsonal eta kolektiboaren atal guzietan eragin nahi duena.

Floren Aoiz

Egilea

Floren Aoiz Monreal (Tafalla, 1966). Jarrai mugimenduan aritu zen lehenik eta Herri Batasunan ondoren. Mahai nazionalean aritu zen eta Jon Idigorasekin batera bozeramaile, eta parlamentaria izan zen Nafarroan, 1987tik 1997ra. HBko zuzendaritzako kide izateagatik, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen epai hura 1999an, eta aske utzi zuten. Espetxetik atera zenetik, hainbat komunikabidetan analisi politikoa egin izan du, eta, argitaletxe honetan bertan, liburu hauek kaleratu ditu: La vieja herida (2002), El jarrón roto (2005), Más allá de 1512 (2013) eta Tres tristes trileros (2016). Bestalde, ¿Por qué no te callas, Borbón? (2008) liburu kolektiboan parte hartu zuen eta Xabier Makazagaren La red, el tormento en la España constitucional (2008) saiakerari hitzaurrea jarri zion. Memoria historikoarekin eta independentismoarekin lotutako zenbait elkartetan parte hartu du. Gaur egun, Iratzar fundazioaren zuzendaria da, Sortuko Kontseilu Nazionaleko kidea da, Espainiako estatuaren mendeko herrien erakunde subiranisten koordinazioan parte hartzen du eta Gara egunkarian zutabeak idazten ditu.

Harpidetu gure newsletter-ean

Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko

Erlazionatutako edukiak

“Gaurko mundua interpretatzeko tresnak eskaini nahi ditugu”

2020.09.23

Hemen da Iparrorratza bilduma. Iratzar fundazioarekin lankidetzan, gaur egungo eztabaidak jorratuko ditugu liburuxka arinen bitartez, borroka...

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak, aztergai

2021.11.15

Hemen da Iparrorratza bildumaren hirugarren liburuxka: Nora Salbotx Alegriaren Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaz hausnartzeko saiakera...

Elikaduraren bidez, herria eraikitzen

2021.11.15

Iparrorratza sailean argitaratutako Jan eta jabe liburuxka hau hainbat esperientziatan oinarritutako bizipen eta hausnarketez osaturik...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Osasuna: fútbol, política y represión

2020.09.14

Una apuesta decolonial para un futuro en libertad | Floren Aoiz

2020.09.15