Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Irak: ehun 'thawra' egun

Emilienne Malfatto Bagdaden izan zen Irakeko 2020ko iraultzan, Washington Post egunkarirako berriemaile lanetan, eta bertatik bertara jaso zituen gizarte haren kezkak, ilusioak eta borrokak. Baita etxe barrenetan eta ezkutuan gertatzen ziren minak, kontu-garbitzeak eta krimenak ere, ohorea bizitza baino garrantzitsuagoa den lurraldean; horiexek dira eleberri honetan kontatzen dituenetako batzuk, alegia. Kazetaritza-lan hura amaitzean, Perpinyako festibal batean jarri zuen argazki erakusketa, Irak : Cent jours de thawra izenaz eta testu batez lagundua; Iraken lekuko izan zen giro haren adierazle delakoan, testu hori euskaratu dugu.

2020ko urtarrila. Azkenean, nire lagun irakiarrak oker zeuden. Horixe datorkit lehendabizi burura Bagdadera iristean, aste batzuetan kanpoan egon eta gero. Urtetan, etorkizuna irudikatzeko arau bakar bat izan zuten: «Hemen, ez dago etorkizunik, ez itxaropenik, ez aldaketarako aukerarik». Alta, badirudi gaurkotasunak ezustean harrapatu dituela: 2019ko urrian, gizarte zibila sistemaren kontra matxinatzen hasi da trumilka. Iraultza da, thawra, manifestarien hitzetan.

Harrigarria, irudi baitzuen gizartea lozorroan egona zela indarkeriak blai egindako urte eta hamarkada luzeetan: diktadura, inbasioa, gerra zibila, atentatuak, bahiketak, prebarikazioa eta jazarpena, Estatuaren edo erlijioaren izenean.

Aldarrikapenak ia ehun egun iraun du. Ez dira ari protestan gobernu baten kontra, ez lehen ministro baten kontra, ez egoera jakin eta zehatz baten kontra; aldiz, sistema disfuntzional, ustel eta atzerriko esku-hartzeek zigortua behera botatzeko ahalegin bat da.

Bistan denez, parez pare dagoen sistemak ez du inolako asmorik bere lekuari uko egiteko. Egunez egun, uniformedun gizonak protestariei oldartzen zaizkie. Batez ere, negar gas granadak jaurtiz, «burezur-hauste» izenez ezagutzen diren metalezko zilindro batzuk; hain dira astunak, izenak dioen bezala, burezur bat zulatzeko gai dira. 

2020ko urtarrilean, Amnesty International-en arabera, jazarpenak seiehun hildako baino gehiago eragin zituen herrialde osoan. Bereziki gizon gazteak, oso gazteak, jatorriz langile auzoetakoak, pobreen iraultza baita hau. Belaunaldi hori 2003ko inbasio estatubatuarraren itzalpean hazi zen, gero gerra zibilarenean eta azkenik Daesh-en mamuaren pean. Horrela, haren etorkizuneko ikusmira bakarrak dira langabezia endemikoa, ez dauden zerbitzu publikoak eta gizarte zurrun bat, beldurrak, komunitateen arteko bereizketek eta nepotismo lotsagabeak lurperatutakoa. Galtzeko deus ez dutela diote, eta zintzoak dirudite «hiltzeko prest» daudela esatean; errealitateak batzuetan arrazoi ematen die.

Eta, aldi berean, iraultza honek badu zerbait izugarri xaloa. Tigris ibaiaren ertzean, T-itxurako hormak, atentatuen beldurraren sinbolo, hamaika kolorez pintatu dituzte. Tahrir plazan, matxinoek molotov koktelak alde batera uzten dituzte txakurkume abandonatuei jana emateko.

Zenbaitek ez du ilusiorik egin nahi mugimenduaren etorkizunaz: «Begira zer gertatu den Egiptoko edo Siriako iraultzekin, nola bukatu diren», esan dit gazte batek. Baina, besterik ezean, askatasun hilabete, aste, egun hauek lorpen bat izan dira. Atentatuen aurkako hormak arrosaz pintatuta iraun zuten ordu horiek beste gizarte, beste etorkizun baterako aukera sumatzen utzi dute. Nolanahi ere, aski al da aukera guztia aldatzeko?

Gogoan dut nire lagunetako bat, Abbas, hogei urtekoa, honela mintzo zitzaidala gordin eta zorrotz: «Irak heriotzaren herrialdea da. Ez dago etorkizun posiblerik». Gaur, Irak ezagutzen dudanetik lehen aldiz, iruditzen zait etsipen sorgarriak lehen aldiz leku egin diola amorruari, itxaropenari. Espero dut Abbas, bera ere, oker egotea.

Émilienne Malfatto

Erlazionatutako edukiak

Marokotik Kataluniara, patriarkatuaren pean

2018.07.27

Azken patriarka eleberriak Marokotik Kataluniara emigratu duen Mimoun Driouchen istorioa kontatzen digu, bere alabaren begietatik egin ere.

Afrika, kontinente emankorra

2019.05.17

Afrikako tradizioetan, gaur egungo borroketan, bertako jendearen kezka eta nahietan murgiltzen gaitu hango literatura aberats eta askotarikoak, eta...

Antzinako tragedia garaikide bat

2023.05. 4

Iraken kokatutako tragedia garaikide bat kontatzen ausartu da Émilienne Malfatto argazkilari eta kazetaria bere lehen liburuan:...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Raul Zelik: «Necesitamos una historia desde abajo y una conciencia del poder de los subalternos»

2023.05.16

Patente de corso y reparto del botín de Osakidetza

2023.05.16