Metodoaren diskurtsoa | Martin Orbe eta Xabier Amuriza
Ez dakigu Descartesek, Metodoaren diskurtsoa idaztean, Julen Kaltzada zeukan gogoan, baina izenburua oso ondo dator haren bizitza eta koherentzia adierazteko. Bazituen bere konpromisoa defendatzeko argudio batzuk, estamentu guztietan ia aldaezinki berrituko zituenak.
Adibidez: «Abade-etxea ez da nirea. Herriarena da eta denentzat zabalik dago». Batzuetan, ahopean –toki batzuetan, ozenki–, zehaztuko zuen: «Guardia zibilentzat eta polizientzat izan ezik. Zeuen Estatu konfesionalak sinatutako Konkordatua bortxatu nahi ez baduzue, behintzat». Bere etxean hau edo hori egin zela, edo urlia edo sandia egonak zirela egozten ziotenean, erantzungo zuen: «Abade-etxea ez da nirea. Ni herritarren zerbitzaria naiz, ez zelataria». Argudio bera erabiliko zuen polizia-etxeetan, eliz agintarien aurrean, Burgosko epai- ketan, edonon. Eta zioena hain zen egia, non, sarritan, beste etxe batzuetan bilatu behar izan baitzuen ostatua, «abade-etxea beterik aurkitzen nuelako». (...)
Julen Kaltzadak gutxitan ihes egin dio egoerari. Liburu honetan, pertsona eta pertsonaia oso «aparteko» bat aurkituko duzue. Baita gure historia «borrokalariko» aro luze baten lekukotza zuzeneko bat ere.
Iruzkinak 0 iruzkin