Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Nafarroako Edizioaren III. Azoka Iruñean izanen da...

Nafarroako Edizioaren III. Azoka Iruñean izanen da azaroaren 20tik 24ra

Guztira, Nafarroako 21 argitaletxek, diskoetxek eta erakundek beren ekoizpena erakutsiko dute, eta liburu, disko eta bestelako euskarriak salgai jarriko dituzte azoka honetan, Iruñean, azaroaren 20tik 24ra bitartean. Sarasate pasealekuan jarriko den karpa handi batek aterpetuko ditu bai erakunde horien standak, bai Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak azokarako antolatu dituen askotariko jarduerak.

Lehen edizioa 2017an egin zen, Geltokin, Nafarroako Arteen 948 Merkatuarekin bat eginez. Iaz, Sarasate Pasealekura aldatu zen azoka, eta aurten ere leku berean eginen da. Antolatzaileen helburua da ekitaldi hau sendotzea eta urtero garai beretsuan egin ahal izatea.

Azoka honen bidez, nafar argitaletxeek eta diskoetxeek Nafarroan argitaratzen duten funtsa ikusaraztea da asmoa; horrela, urtean behin, behintzat, herritarrek eskura izanen dute horien ekoizpen osoa, ez baita oro har horretarako aukera handirik egoten. Nafarroako gaien erakustazoka bat ere bada, tokiko historia, kultura, etnografia, artea, ekonomia, gizartea, kirola eta abar biltzen dituzten liburuak egonen baitira, gure errealitate hurbilaren adierazle. Orobat izan nahi du nafar autoreentzako oholtza, beren lana ikusarazteko aukera izanen baitute.

Azaroaren 20an, asteazkenarekin, eginen da inaugurazioa, 18:30ean, eta Nafarroako Gobernuko zenbait kontseilari eta Iruñeko Udaleko zenbait zinegotzi etorriko dira. Azokaren ordutegia 10.30tik 14.00etara eta 16.30tik 20:30era izanen da.

Horrela, ekitaldi honek ematen dituen aukerez baliatuta, Nafarroako Editore Independenteen Elkarteak solasaldi sorta bat antolatu du, non edizioaren eta kulturaren munduko aditu eta arituak mintzatuko baitira, edizio independenteari balioa eman nahian, horixe baita askotariko argitalpenak sortzeko oinarrizko ardatza.

Solasaldien egutegia

Hizkuntza gutxituetan editatzea

Geltoki Aretoa, azaroak 14, osteguna, 18:30.

Hizlariak:
Jordi Panella (Pol·len argitaletxea, katalanez editatzea)
Chuse Aragones (GARA Edizions, aragoieraz editatzea)
Glòria Flix (Pagés editors, araneraz editatzea)

Gidaria:
Pello Elzaburu (Pamiela argitaletxea)

Irudidun liburuak aztertzea

Chundarata liburu-denda, azaroak 15, ostirala, 19:00.

Hizlariak:
Raquel Garrido (Apila argitaletxea)
Olga de Dios (ilustratzailea)
Xabier Etxaniz Erle (HGLko ikertzailea EHUn)

Gidaria:
Unai Pascual (Denonartean argitaletxea)

Zer da argitalpen independentea. Esperientziak

Geltoki Aretoa, azaroak 19, asteartea, 18:30.

Hizlariak:
Paulo Slachewsky (Alianza Internacional de Editores Independientes)
Silvia Aguilera (LOM argitaletxea, Txile)
Alfonso Serrano (La Oveja Roja argitaletxea, Madril)

Gidaria:
Mikel Buldain (Txalaparta argitaletxea)

Nafarroako Liburuaren Mahaia. Etorkizuna eta geroa

Edizioaren azokaren karpa, azaroak 20, asteazkena, 19:30.

Hizlariak:
Idoia Sobrino (Nafarroako Bibliotekarien Elkarteko presidentea)
Miguel Izu (Nafarroako Idazleen Elkarteko kidea)
Pablo Abarzuza (Nafarroako liburuzainen Diego de Haro elkarteko kidea)

Gidaria:
Aritz Otazu (Nafarroako Editore Independenteen presidentea)

Informazio gehiago

Aipaturiko solasaldiez gainera, beste ekintza batzuk eginen dira: liburu aurkezpenak, autoreek sinatzeko orduak… Azokaren egitarau osoa hemen ikus dezakezue: www.editargi.com

Azokan parte hartuko duten elkarte eta erakundeak 

Nafarroako Gobernua
Editorial Creados
Ediciones Eunate
FdB Editions, S.L.
Literaria Kalean
Editorial Next Door Publishers
Altaffaylla Fundazioa
Euskal Memoria Fundazioa
GOR Discos
Kilikids ediciones
La Voz de la Merindad kultur elkartea
Txantrean auzolan kultur elkartea
Editorial Verbo Divino
Editorial Lamiñarra
Cenlit Ediciones
Ediciones Papeles del Duende
Txalaparta Argitaletxea
Igela Argitaletxea
Editorial Mintzoa
Denonartean Argitaletxea
Pamiela Argitaletxea

EDITARGI: Nafarroako Editore Independenteak

Nafarroako Editore Independenteen Elkartea - Asociación de Editores Independientes de Navarra da azoka honen antolatzailea, eta talde handien edo erakunde publikoen menpeko ez diren argitaletxeek osatzen dute, betiere horien jardun ekonomiko nagusia liburuen edizioa eta salmenta bada.

Elkartearen helburuetako batzuk hauek dira: liburuaren defentsa egitea, aintzat hartu beharreko kultur adierazpidea delakoan; liburuen sortze, editatze, banatze eta zabaltzearen arloan lan egiten duten nafar industria eta enpresak sendotzea eta indartzea; botere publikoek liburua, tokiko industria eta, oro har, irakurketa sustatzeko politikak ezar ditzaten eragitea; eta, azkenik, Nafarroaren hizkuntza- eta kultura-aniztasuna babestea eta sustatzea.

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Eduardo Galeano, beste horien kontalaria

2019.11. 6

Presente y futuro de los procesos revolucionarios | Álvaro García Linera

2019.11.11