Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Neu nintzen Yetia · eSPedizioa · Juanra Madariaga |

Neu nintzen Yetia · eSPedizioa · Juanra Madariaga |

Juanra Madariaga (eSPedizioa liburuaren egilea, mendizalea eta kazetaria)

Karakorum aldean ibilia banintzen ere, huraxe izan zen Nepal aldera abiatu nintzen lehen aldia. Nora, eta handirenera: Everest.

Himalaiako mendikatea infinitua zela begitandu zitzaidan, eta batez ere altua. Begiak ia zeruan jos behar nituen mendietako malda pikoak jarraiturik, makina bat mendiren gailurretaraino heltzeko. Neurrigabekotasunaren paradisua zen hura, eta ni gizaki ñimiñoa.

Espedizio baterako hornidura pertsonalaren barruan, mila gauzez arduratzeko beharra izaten duzu. Niri zer liburu eroango ditudan erabakitzeak atentzio berezia eskatzen dit.

Mendea aldatzear zegoen garai hartako udazkenean abiatu ginen Solo Khumbu aranaren buruan dagoen Sagarmatha mendira eta, hortaz, liburu zenbait zetozen poltsa handiaren barruan. Orain ez ditut izenburu guztiak memoriaren estratan, batena izan ezik, Wislawa Szymborskaren Paisaje con grano de arena. Ana María Moix eta Jerzy Wojciech Slawomirskiren bulkadaz egindako antologia zen, Lumen argitaletxean argitaratuta.

Hasieratik itsutu ninduen Szymborskaren poesiaren argitasunak. Sinesgarritasun malenkoniatsua atzeman nuen lerro bakoitzean, eguneroko gauzak doitzeko nabardura borobila. Espedizio hartatik miretsi izan dut  Wislawa Szymborska.

Arratsalde batean, altuerak emandako egurraren osteko premiazko atsedena hartzen ari nintzela, liburua zabaldu nuen, eta De una expedición no realizada a los Himalayas izeneko poema egokitu zitzaidan begien aurrean. Estonaturik irakurri nuen: “Hortaz, hauxe da Himalaya/ Ilargirantz korrika doazen mendiak/ Hodei-desertu bat, zuloz beterik/ Ezerezean kolpe bat”. (…)

Espedizio batean nengoen, eta nirekin, inoiz espediziorik egin ez, baina bertako paradisua ondoen ezagutzen zuen poeta bat: Szymborska.

“Yeti itxaropena heredatzen dugu” ziostan.

Eta neu nintzen Yetia.

Liburuari buruz informazio gehiago

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

Emakumeek ere eiakulatzen dute |

2015.10.21

Alternativas a los embutidos y carnes procesadas |

2015.10.26