Belen Gopegui
1963 Madrid (Madrid, Est. Español)
Espainiar eleberrigile eta gidoilaria. 1993an, La escala de los mapas bere lehen liburuarekin, Tigre Juan eta Santiago del Nuevo Extremo sariak irabazi zituen. Geroztik, ez dio argitaratzeari utzi eta Espainiako idazlerik handienen artean kokatu dute kritikak zein irakurleek. Bere obren artean nabarmentzekoak dira Tocarnos la cara, Lo real, El lado frío de la almohada, El padre de Blancanieves, Deseo de ser punk eta La conquista del aire. 2000. urtean, azken liburu hori zinemarako egokitu, eta Las razones de mis amigos filma egin zuten.