Fito Rodriguez Bornaetxea
1955 Gasteiz (Araba, Euskal Herria)
Hainbat euskal hedabidetan kolaboratu du: Egin, Gara, BERRIA, Egin eta Info7 irratietan eta Euskadi Irratian, Euskaldunon Egunkarian, baita Susa, Iralka, Ele, Bat, Tantak, Larrun, Ezpala, Bertsolari, Argia, Isilik, Jakin, Hik Hasi, Uztaro, RIEV, Euskerazaintza, EGAN eta Bazka aldizkarietan ere.Poesia-liburu hauek idatzi ditu: Izendegi hutsa (2019); Aforismoak: Burutazioak (2011); Biktimari agurka (2012). Saiakeran, berriz: Faustoren itzala (2004), Magrittek ez omen zuen pipatzen (2001), Jeu de Paume (2005), Kasandra leihoan (2006), Jerusalem, Xalimen hiria (2008); Saiakera: Txillardegi (2012); Justizia Interditaren Poetika (2013); Gontz garaia (2014), Arakistainen bidea (2017); eta Fake news, ez dira atzo goizekoak (2019).Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria eta Euskal PEN klubaren zuzendaritzako kidea izan da.http://fitorodriguez.eus/