Jose Mari Esparza Zabalegi
1951 Tafalla (Nafarroa, Euskal Herria)
Altaffaylla kultur elkartea sortu zuen, eta talde horren izenean argitaratu zituen memoria historikoari, herri kulturari eta nafar ohiturei buruzko lehenengo liburuak. Bertzeak bertze, Navarra 1936. De la esperanza al terror (1986) lana koordinatu zuen. 1988an fabrika eta sindikalismoa utzi zituen, eta Txalaparta argitaletxearen buru jarri zen, non 30 urtez lan egin baitu. Prentsan ehunka artikulu kaleratu ditu, eta oihartzun handiko 20 liburu baino gehiago idatzi ditu.