Joseba Sarrionandia Uribelarrea
1958 Iurreta (Bizkaia, Euskal Herria)
Soziologia eta euskal filologia ikasi zituen. Anaitasuna, Ibaizabal eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu zituen bere lehen lanak, Pott bandaren kideetako bat zela. Kartzelan egon zen, 1980tik 1985era arte, bafle baten barruan ihes egin zuen arte. Geroztik, erbestean ibili da. 2016an jakin zen Habanan zegoela, eta unibertsibertsitatean euskara eskolak eman ditu. 2021ean Euskal Herrira itzuli da. Urte guztiotan, iurretarrak obra zabala idatzi du, eta literaturaren bidez egon da gure artean. Genero ia guztiak landu ditu: kronika, ipuin, eleberri, saiakera, poesia eta gazte literatura. Txalapartarekin, Hitzen ondoeza (1997), Kolosala izango da (2003) eta horren itzulpen Será colosal (2016) argitaratu ditu.