Lucio Urtubia Jiménez
1931 Cascante (Nafarroa, Euskal Herria) - 2020 París (Isla de Francia, Est. Francés)
Familia errepublikano batean sortu zen, bost seme-alaba eta baliabide ekonomiko urriak zituena. Eguzkiaren berotasunaren pean hazi zen, bihurrikeria, aitzur, mahasti eta olibondo artean. Logroñon egin zuen soldaduska, eta berehala ohartu zen elikagaiekin trafikatzeko zuen trebeziaz. Harrapatu egin zuten, eta Frantziara ihes egin behar izan zuen 1954an, Parisera. Han igeltsero lanetan eta anarkistekin harremanetan hasi zen. Obrako kideengandik jasotzen zuen langile-prentsa, libertarioa, eta zenbait lokaletara joaten zen hitzaldietara, besteak beste, Albert Camus eta André Bretón idazleak eta George Brassens eta Leo Ferré musikariak entzutera. Etxean ezkutatu zuen Quico Sabaté makia. Gizon zintzoa, solidarioa eta bidezko borrokekin konprometitua, dokumentuak eta txartelak faltsifikatu zituen, banketxeetan lapurtu zuen, langileriari eta anarkismoari lotutako propaganda inprimatu eta banatu zuen, eta First National Bank bera ere belauniko jarri zuen nazioarteko merkatua faltsifikatutako bidaia-txekez betetzean. Gizon umil eta matxinoa; bere bizitza liluragarriaren zati bat kontatu zigun La revolución por el tejado (2008) liburuan.