Pako Aristi Urtuzaga
1963 Urrestilla (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Kazetaritzan lizentziatua da, eta hainbat aldizkari eta egunkari ezberdinetan irakurri ahal izan ditugu bere elkarrizketak, erreportaiak, artikuluak eta iritziak. Egindako lanaren isla da 1992an eta 1993an jasotako Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.Dagoeneko hogei liburutik gora argitaratu ditu, saiakera, nobelagintza, ipuingintza, haur literatura eta poesia landuz. Bereak dira, besteak beste, Euskal kantagintza berria saiakera, Kcappo, Irene, Krisalida eta Urregilearen orduak nobelak, Castletown eta Oherako hitzak poemarioak eta Auto-Stopeko ipuinak eta Iraileko ipuin eta poemak narrazio lanak.Azken bi urteotan, Mikel Markez kantariarekin batera Tribuaren hitz galduak izeneko ikuskizuna eskaini du hamaika bazterretan.Venezuela, iraultza isilaren hitzak da Txalapartarekin argitaratzen duen lehen liburua.