- Home
- Nobedadeak
- Venezuela, iraultza isilaren hitzak
Venezuela, iraultza isilaren hitzak
Iraultza isilaren taupadak entzun daitezke Venezuelan. Berrogei urtez bi alderdik erabat usteldu zuten boterea, eta neoliberalismoaren jarraitzaile sutsu bihurtu zuten bertako politika. Honi aurre egiteko herria kalera atera zen eta, ohi bezala, tirokatua izan zen. Gero, Bolivarren aldeko militarrak altxa ziren agintari ustelen aurka eta Hugo Chavez herri xehearen aldarria bere egiten hasi zen. Honela, herriak hala eskatzen duelako, aldaketa sakonei ekin diete Venezuelako egungo agintariek. Baina ez da erraza berrogei urtez ustelkerian hezi eta ohitutako klase politikoa araztea. Halaber, dirudunak, ia mundu guztiko hedabideak eta iazko uholdeak ere aurkari izan ditu Chavezen iraultza baketsuak. Herria, ordea, bere alde du. Egoeraren bereziaz ohartuta, Pako Aristi Venezuelan izan da aurten, eta herri honen gaur egungo ildoa, aldaketen nondik-norakoa, herritarren iritzia, bertan dauden euskal errefuxiatuen egoera eta bidaia ahaztezin baten kronika bildu digu liburu honetan.
Iruzkinak 0 iruzkin