- Home
- Nobedadeak
- Hitzezko Zubia
Hitzezko Zubia Euskal Poesia 1990-2000 / Poesía vasca 1990-2000
2013
9,02 €
8,57 €
Kluba
Kopurua
Erosi
Zabaldu
Xehetasunak
Argitaletxea
Gure Liburuak
Generoa
Poesia
ISBN
978-84-93116-90-3
Hizkuntza
Euskara
Argitalpen data
2013 urt 1
Orri kopurua
176
Pisua
342gr
Zure iritzia eman liburuaz
Egilea/k ezagutu
Pako Aristi Urtuzaga
1963 Urrestilla (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Kazetaritzan lizentziatua da, eta hainbat aldizkari eta egunkari ezberdinetan irakurri ahal izan ditugu bere elkarrizketak, erreportaiak, artikuluak eta iritziak. Egindako lanaren isla da 1992an eta 1993an jasotako Rikardo Arregi Kazetaritza Saria.Dagoeneko hogei liburutik gora argitaratu ditu, saiakera, nobelagintza, ipuingintza, haur literatura eta poesia landuz. Bereak dira, besteak beste, Euskal kantagintza berria saiakera, Kcappo, Irene, Krisalida eta Urregilearen orduak nobelak, Castletown eta Oherako hitzak poemarioak eta Auto-Stopeko ipuinak eta Iraileko ipuin eta poemak narrazio lanak.Azken bi urteotan, Mikel Markez kantariarekin batera Tribuaren hitz galduak izeneko ikuskizuna eskaini du hamaika bazterretan.Venezuela, iraultza isilaren hitzak da Txalapartarekin argitaratzen duen lehen liburua.
Igor Estankona Bilbao
1977 Artea (Bizkaia, Euskal Herria)
Bizkaitar idazlea da. Poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du.
Asier Serrano Lasa
1975 Eibar (Gipuzkoa, Euskal Herria)
1997an Bada hiri gorri bat argitaratu zuenetik, hainbat poema liburu argitaratu ditu: Picassoren zaldia, Hiri gorritik eta Desterratuen piztiarioa. 2001ean Hoteleko kontuak narrazio bilduma eta Mari Basajaunaren eremuan haurrentzako liburua argitaratu zituen. Horrez gain, bi eleberri argitaratu ditu: Eskuetan mapak eta Erlojugilea. Literaturaz gain, musika munduan ere hainbat lan egindakoa da: Lorelei taldeko abeslaria eta letragilea da eta bakarka hainbat disko atera ditu, hala nola, Ez esan inori, Hoteleko kantuak eta Gerrari bai.
Harremanetan jarri
Harkaitz Cano Jauregi
1975 Lasarte (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Donostian burutu zituen zuzenbide ikasketak, baina idaztea izan du beti ogibide. Lubaki Bandan hasi zen literatur jardunean eta 1994an argitaratu zuen bere lehen idazlana, Kea behelainopean bezala poesia liburua. Gerokoak dira Beluna jazz (1996) eta Pasaia blues (1999) eleberriak, Belarraren ahoa (2004) ukronia eta Neguko zirkua (2005) eta Beti oporretan (2015) ipuin bildumak. Hiru bider irabazi du Euskadi Saria eta bi aldiz Espainiako Kritikarena. Twist (2011) nobelarekin, 111 Akademia aipamena ere erdietsi zuen. Besteak beste Sylvia Plath, Anne Sexton, Hanif Kureishi, Paul Auster eta Allen Ginsberg euskaratu ditu eta nederlanderaz, galegoz, grezie-raz, ingelesez, gaztelaniaz, errusieraz, alemanez eta italieraz irakur daitezke bere liburuak.
Harremanetan jarri
Gari Berasaluze Ostolaza
1975 Getaria (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Kazetaritzan eta liburugintzan egin du bidea urte askoan, besteak beste Egin eta Urola Kostako Hitza egunkarietan, eta Txalaparta argitaletxean. Euskaldunon Egunkariako literatura gehigarriaren arduraduna ere izan zen, eta bertan egindako lanari esker Rikardo Arregi saria jaso zuen 1998an. Azaro urrunetako intifadak (1996), Bobbyren hauspoa (1999), Tulipa gorriak (2002), Elurra ezin da erosi (2007), Elkano, itsasoak emandako bizitza (2008) eta Elaia, glutenik ez duen kolorea (2010) liburuak argitaratu ditu, baita Fidel Castroren Askatasunaren eskola (2000) eta Marcos komandanteordearen Zapataren koloreak (2003) euskaratu ere.
Harremanetan jarri
Martin Etxeberria Garro
1974 Zarautz (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Argitaratutako lehen lana bakarka idatzia eta poesiaren alorrekoa izan bazen ere, aurrerantzean idatzi dituen lan gehienak Xabier Etxeberria anaiarekin lankidetzan izan dira, eta narratibazkoak.
Juanjo Olasagarre Mendinueta
1963 Arbizu (Nafarroa, Euskal Herria)
Gaupasak, Bizi puskak eta Puskak biziz ditu orain arteko poema liburuak.
Narratiban Ezinezko maletak, T eta Poz aldrebesa nobelak idatzi ditu, baita Mandelaren Afrika bidaia-kronika liburua ere.
Astero-astero zutabe bat idazten du Deia egunkarian azkeneko hamar urteetan. Azken boladan Berrian ere aritzen da hilabetean behin.
Kirmen Uribe Urbieta
1970 Ondarroa (Bizkaia, Euskal Herria)
Euskal idazlea da. Arrantzale familia batean jaio zen. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen eta Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen Trenton (Italia). Intsumiso agertzeagatik kartzelan zegoela jaso zuen 1995 urtean lehenengo literatur sari handia: Becerro de Bengoa Saria, Jon Elordirekin batera moldatu zuen Lizardi eta erotismoa lanagatik. 2008an, Espainiako Kritika Saria Euskarazko nobelaren alorrean jaso zuen Bilbao-New York-Bilbao nobelarengatik eta 2009ko urrian, Espainiako Literatur Saria liburu beragatik.
Karlos Linazasoro Izagirre
1962 Tolosa (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Euskal Filologia ikasi zuen, baina bere herriko udal liburuzaina da lanbidez. Haur eta gazteentzat liburu ugari idatzi du. Helduentzat, berriz, bost ipuin liburu, nobela labur bat, antzerki bat eta apunte liburu bat Isiltasunaren adabakiak (Pamiela, 2003). Denbora aleak (Pamiela, 2005) bere bostgarren olerki-bilduma da.
Iruzkinak 0 iruzkin