Patxi Zubizarreta Dorronsoro
1964 Ordizia (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Haur eta Gazte Literaturan ez ezik (Eztia eta ozpina, Pantaleon badoa) helduen literaturan ere arrakastaz idatzi ditu hainbat liburu (Jeans-ak hozkailuan, Mundua lo dagoen bitartean, Joan, 50, Laranja bat zaborretan…). Itzulpengintzan ere jarduna da, bereziki mundu arabiarreko lanak euskaratzen (Nagib Mahfuzen Mila eta bat gauen gauak edota Abdela Taiaren Salbazioko armada). Aspaldian, ikus-entzunezkoak eta literatura uztartzeko ahaleginean, zenbait ikuskizun edo performance bideratu ditu (Zikoinaren hegaldia, Hamar mezu eta dei bat).
Sariak
Agustin Zubikarai saria 2022