- Home
- Liburu-denda
- Literatur ibilbideak
- Ernesto Che Guevara: gizon eterno bat
Literatur ibilbidea
Ernesto Che Guevara: gizon eterno bat
1928ko ekainaren 14an jaio zen Rosarion (Argentina) gizon eterno bat: Ernesto Che Guevara, medikua, politikaria, militarra, idazlea, kazetaria eta iraultzailea. Berak idatzitako bost liburu argitaratu ditugu Txalapartan, baita beste zenbait ere bere bizitzaz eta bere lanez. Ibilbide honetan horietako batzuetan barneratzea proposatzen dizuegu.
Ernesto Che Guevara Alberto Granado Romero
Viaje por Sudamerica
Ernesto Che Guevara
La guerra de guerrillas
Ernesto Che Guevara
Pasajes de la guerra revolucionaria
Félix Guerra Pulido Froilán Escobar González Paco Ignacio Taibo II
El año que estuvimos en ninguna parte
Ernesto Che Guevara
Diario de Bolivia
Ernesto Che Guevara
Textos revolucionarios
Roberto Massari
Che Guevara
Hilda Gadea Acosta
Mi vida con el Che
Lore Agirrezabal
Che Guevara
Viaje por Sudamerica
Che ta bere bidaia-lagunak Latinoamerika zeharkatzen dute eta beren 20 urteen freskotasunaz, jendea eta tokien inguruko iritziak komentatzen dituzte. Liburu zoragarria Cheren gaztarora bidaiatzeko.
La guerra de guerrillas
Testu hau ezagun egin zen 70. hamarkadan, munduko gerrilentzako eskuliburu bihurtu baitzen, insurgentziaren klasiko.
Pasajes de la guerra revolucionaria
Gertaera historikoen kronika hotz eta urrunaz haratago, erabat gizatiarrak dira errelato hauek, 50-60. hamarkadako hasierako urte haietan gertatutakoaren lekukotasun zuzenak.
El año que estuvimos en ninguna parte
Zurrumurruek Fidelek ezbai batean hil egin zuela zioten, mafiak hil eta Las Vegas-eko soto batean lurperatuta zegoela, Kubako sikiatriko batean zegoela... Baina non zegoen Che Gebara 1965ean? Lehen mailako testigantza, historia garaikidearen episodio baten kondaketa dakarkigu: 60. hamarkadan Cheren aginduetara Kongo belgiarraren askapenean parte hartu zuen borrokalari kubatar batena.
Diario de Bolivia
Gertaerak egunez egun apuntatzeko zeukan ohiturari esker, oso informazio xehea dugu, zorrotz eta zehatza, Bolibian eman zituen azkeneko egun heroiko haien inguruan.
Textos revolucionarios
Liburu honek Che Gebararen testu labur eta ezagunenak jasotzen ditu, artikulurik hoberenak, diskurtsorik bikainenak.
Che Guevara
Che Guevararen izen eta irudia oraindik orain belaunaldi batzuentzat adierazgarri erromantiko, gizatiar eta militantea da. Baina Ernesto Guevara, akzio-gizon bezala ezaguna dena, pentsamendu politikoko historian zehar gehiegitan ezkutatu izan da. Liburu honek Cheren formazio esperientzia eta bere kideekin zituen eztabaidak gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen digu, baita bere literatura gustukoena, munduko hainbat lekutako prozesu iraultzailearen garapenaren inguruko bere kezka, teoria-praktika erlazioari buruzko bere ikusmolde originala edota hezkuntzarekiko eta askatasun mugimenduetan emakumeak duen garrantziarekiko bere hausnarketa ere. Liburu hau Che harrigarri baten, guztiz dogmaren aurkakoa den, polemikoaren eta libertarioaren teoriak berreraiki ahal izateko eginiko ikerketa kritiko konprometitua da. Zeinak mundu mailako ezkerraren momentu zalantzatsu hauetan interes berezia hartzen duen.
Mi vida con el Che
En este testimonio referencial, la conocida militante y dirigente del APRA peruano Hilda Gadea narra su vida con Ernesto Che Guevara y el proceso de definición política de este durante su estancia en Guatemala y México. Un período formativo muy poco conocido del gran revolucionario continental que lo marcó profundamente -en esta etapa conocerá a los principales líderes del Movimiento 26 de Julio cubano- y en el que Hilda Gadea influyó de forma decisiva. El trabajo incluye, además, imágenes y poemas inéditos del Che.
Che Guevara
10 urtetik aurrera. Che Guevara mito bihurtu da, eta irudi ezaguna da haren aurpegia. Hamaika lekutan ikusi dugu hainbat aldiz, baina denok ezagutzen dugun irudi horren atzean hezur-haragizko norbait dago. Izan ere, Che noizbait Ernesto izan zen, mutiko abenturazale eta asmatikoa. Asko bidaiatu zuen, eta bidaia haietan ezagututako bidegabekeria eta miseriari aurre egin behar zitzaiola sinetsita, borrokaren bidea hautatu zuen. Kubako Iraultzak egin zuen ezagun, baina herrialde hura utzi eta beste leku batzuetara joan zen lanera, berdintasunean oinarritutako gizarte berriak eraikitzera. Bolivian hil zuten militarrek. Haren pentsamoldea, ordea, bizirik dago oraindik.