- Home
- Liburu-denda
- Literatur ibilbideak
- Txalapartak 30 urte: Durangon salduenak
Literatur ibilbidea
Txalapartak 30 urte: Durangon salduenak
Txalapartak 30 urte betetzen dituen honetan, Durangon gehien saldu diren izenburu batzuk errepasatzen ditugu hemen, urtez urte. 1988an joan ginen lehenengoz. Inork ez gintuen ezagutzen, baina berehala publikoaren konplizitatea sentitu genuen, nahiz eta sei izenburu besterik ez eraman. Urte hauetan ehunka izenburuk izan dute lekua gure standetan. Edizio batzuetan arrakastatsuenak izan ziren hainbatekin ibilbide hau osatu dugu.
Gioconda Belli Pereira
La mujer habitada
Marcela Serrano Perez
Nosotras que nos queremos tanto
Pepe Rei Rodriguez
Garzón. La otra cara
Mikel Rodríguez Álvarez
Maquis
J.R.R. Tolkien
Eraztunen Jauna I
Aizpea Goenaga Mendiola Antonio Palomar García
La despensa de Hipócrates
Jose Mari Esparza Zabalegi
Cien razones por las que dejé de ser español
Joseba Asiron Saez Martín Alzueta 'Martintxo' Markel Lizasoain Baleztena
Euskal Herriko historia ilustratua I
Ion Andoni del Amo Castro Pablo Cabeza
Party & Borroka
La mujer habitada
1990ean salduena.
Zenbait hizkuntzatan argitaratua eta EEBBetako lau unibertsitatetan irakurri beharrekoa, nikaraguar honen lehenengo nobelak bi errelato paralelo aurkezten dizkigu: indigenek espainiarrei egindako erresistentziak eta Ertameriketako matxinadek amankomunean dutena: emakumearen askapena, pasioa eta konpromezu askatzailea.
Nosotras que nos queremos tanto
1996an salduena.
Azala gogorra Hizkuntzaz jabetu zen egunean, historiaz eta biziaz jabetu zen gizona. Egindakoan, ixildu egin gintuen. Esango nuke mende honetako iraultza handia izanen litzatekeela emakumeek euren ahotsa berreskuratzea. Lau emakume txiletar, profesionalak, euren bizitzen erdian daudela, laku baten inguruan biltzen dira izandako esperientziak elkarri kondatzeko. Lekukotasun ezberdinen uholdea barne paisai amankomunarekin gurutzatzen da: maitatzeko ahalmen neurrigabea, maitasun kontutan duten ahulezia, nahiz eta profesionalki lorpen handiak izan; ametsen kostoa... Nire baitan diren emakume askoren metaketa da, bizitzan zehar ezagututako emakume askorena, nire baitan direnak diosku Marcelak. Lan honek, emakume batek idatzitako Latinoamerikako eleberri hoberenari emandako saria jaso zuen.
Garzón. La otra cara
Salduena 1999an.
Espainiar hedabideek goraipaturiko epaile hau, hedabide horietan agertzen dena baino askoz gehiago da. Pepe Reik, liburu berri honetan, egunkariak itxi ohi dituen, kazetariak atxilotzen dituen eta alderdi politiko bateko buruzagitza guztia espetxeratzen duen estatuaren funtzionario hotzaren aurpegia erakusten digu. Garzonek bere aurpegia garbitu nahi izan du Pinocheten aferarekin baina, oraingoan ere, hainbat euskal herritarrek agerian utzi dute antzerki hau: Pinochetek eta Garzonek aulki berean egon behar dute. Biak dira torturaren babesle. Liburu honetako lekukotasunak dira lekuko.
Maquis
2001ean salduena.
Liburu hau Euskal Herrian kokaturiko makiei buruzkoa da, faxismoaren eta Francoren diktaduraren aurka Bigarren Mundu Gerraren sasoian eta ondorengo urteetan borroka egin zuten euskal gerrillariei buruzkoa. Gai zehatz honen inguruan argitaraturiko lehen liburua da, orain artean inor ez baita ausartu Agrupación Guerrillera de Euskadi delakoaren borroka ikertzera. Liburu honetan, orduan biziraun zutenen lekukotasunak jasota eta Alderdi Komunistaren dokumentazio ineditoa aztertuta, 20 urtez luzatu zen borroka hura aztertzen du egileak. Honela, Jesus Monzon, Celestino Uriarte, Luis Fernandez, Victorio Bikuña edota Fermin Isasa bezalako euskal komunistak ahanzturatik berreskuratzen ditu, historiaren eta belaunaldi berrien mesederako. Azken batean, duintasunaren izenean, demokraziaren, askatasunaren eta berdintasunaren alde borroka egin zuten gizon-emakumeen memoria da hau.
Eraztunen Jauna I
2002an salduena.
Eraztunen Jauna trilogiaren lehen liburukia da Eraztunaren Elkartea, eta mendebaldeko literaturan asmatu den lurralde mitologikorik ezagunena biltzen du. Irudimenaren erresuma honetan, JRR Tolkienen munduak zortzi aro handitan banatutako 37.063 urte hartzen ditu. Ardaren sorreratik Eraztunaren Gudarekin amaitzen den Eguzkiaren Hirugarren aroraino, hain zuzen ere. Fantasia epikoaren aitzindaria eta gailurra da lan hau. Mundu guztiko haur, gazte eta adin guztietako irakurleak liluratu ditu dagoeneko eta, nolabait, mito bihurtu dira hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak eta liburu honetako gainerako izakiak.
La despensa de Hipócrates
2004an salduena.
Zure jana zure botika izan dadila eta zure botika zure jana, Hipokratesek duela 2.400 urte utzi zigun aforismoa da. Gaurkotasuneko gaia da berriro ere XXI. mendearen hasiera honetan. Zer dute tomateek eta intxaurrek ez? Zer du arrainak eta jogurtak ez? Sojarik kontsumitu behar al dugu? Nahiz eta nutrizioan iraultza ikusten ari garen, prentsak maiz nahasi egiten gaitu elikagai horri edo hari buruzko datu zatituak eta kontraesankorrak emanez. Eta publizitateak nutrizioan analfabetoa den populazioa bonbardatzen du hitz teknikoez: antioxidatzaileak, omega-3, fitosterolak, prebiotikoak... eta, horiek erabiliz, gure jan-edana garestitzen duten moda berriak sortzen ditu. Berri onen bat bada, elikagai osasungarriak hartzea osasungaitzei uko egitea baino errazagoa dela. Liburu honek aurkikuntza zientifiko garrantzitsuak biltzen ditu, hainbat mito desmuntatu eta publizitate asmakeriak kritikatzen dituen aldi berean. Zer dira fitokimikoak? Zein janaritan dira ugari? Dieta hainbat eta osasungarriagoa da zenbat eta askotarikoagoa izan? Gehigarririk behar dugu? Eta elikagai funtzionalak? Nutrizioan, ia gauza guztietan bezala, ahal izateko, aski da jakitea!
2005ean salduena.
Bertold Brechtek dio bere gogoaren aurka, bortxaz, egoerak behartuta herria, familia, etxea utzi eta kanpora joan beharra duen hori, ez dela emigrantea, desterratua baizik. Ikuspuntu horrek eraman du egilea, zenbait galderaren erantzun bila. Bizitzaren emariak milaka eta milaka pertsona, familia, hara eta hona mugitzen ditu. Eta beti dago arrazoi bat atzean, beti dago istorio bat, ibai bat, bizitza horiek hara eramaten dituena: gerra, maitasuna, beldurra, esperantza... Euskal Herrira ere iritsi ziren desterratuz betetako trenak. Lur ezezagun hontara, bizibide hobearen bila zetozen milaka eta milaka emigrante familia haiek. Horietako baten istorioa da honakoa. Maletaz eta istorioz zamatuta trenetik jaitsi eta Vascongadas izeneko lur arrotz eta amiltsuan bizitzen jarri zen familia baten abentura. Egun, munduko edozein bazterretan gertatzen ari den bezalaxe, Euskal Herriaren historian berebiziko garrantzia izan duen fenomeno batean girotutako nobela da hau. Han hasi eta hemen jarraitu, lurraldeak zeharkatu eta belaunaldien zubipetatik iragan; inoiz bukatzen ez den istorioa.
Cien razones por las que dejé de ser español
2006an salduena.
Euskaldunen herria desagertzen doa. Asimilatzearen itsasgorak aurrera doa gure orijinaltasuna gizon eta tximinoek daukaten imitatzeko gaitasunagatik aldatuz. Azken 40 urteetan burututako esfortzuen gainetik, oraindik ez dugu etorkizunean gure existentzia bermatzen duen muga pasa. Globalizazioaren pean gureak bezalako nazio eta hizkuntzek desagertuko dira, baleak edo Amazonia bezala. Egun, euskalduna izatea, ekologista izateko era bat da. Nafarroako konkistaren hastapenetatik, Espainiaren kontrako biziraupen formula guztiak entseatu ditugu. Hauetako bat bera ere ez du hizkuntza, lurralde, kultura, zuzenbide edo euskal idiosinkrasiaren galera ekidin. Espainia, Frantzia eta American way of life-arekin, desagertu egingo gara. Soilik independentzia entseatzea geratzen zaigu. Dependentzia eza. Inongo herri ez da lortzeaz damutu, batez ere Espainiaz banatu bada. Geu ere ez gara damutuko. Arrazoiak soberan dauzkagu. Hitzaurreak: X.L. Méndez Ferrín, Joxe Azurmendi y Víctor Alexandre.
2007an salduena.
XX. mendeko libururik esanguratsuenetako bat da 1984. Aurreko mendearen erdian idatzi zuen Orwellek bere distopia, bere utopia negatibo hau. Hala, bada, joan den mende erdiko gerra hotzetik, etorkizun hits eta gupidagabea marraztu zuen. Ontasunarentzat ez dago lekurik Winston protagonistaren munduan. Anaia Nagusiaren eskutik gezurrak, beldurrak eta gorrotoak dena hartu dute 1984an: hizkuntza, morala, maitasuna... Itxaropenik bada, proletarioen baitan dago. Itxaropenik bada. Anaia Nagusiaren aurpegia aienatu egin zen, eta, haren lekuan, Alderdiaren hiru sloganak agertu ziren letra lodi eta larriz: GERRA DA BAKEA ASKATASUNA DA ESKLABUTZA EZJAKINTASUNA DA INDARRA
Euskal Herriko historia ilustratua I
2014an salduena.
Nolakoa izan zen gure arbasoen bizitza gordeleku paleolitikoetan eta leizetako hartzaren aurkako haien borroka? Zein zen ezagutu den lehenengo gudari euskaldunaren itxura? Nolakoak izan ziren baskoien lehen herrixkak, Longar trikuharriaren sarraskia, erromatarrekin lehen hartu-emana edota La Hoya hiribilduaren suntsiketa? Ezohiko ikerketa lanaren emaitza, hitzek ilustrazioei bidea ematen diete obra honetan, irudietan bilduz estreinekoz Euskal Herriko gertaera historiko garrantzitsuenak eta gure historiaren egiazko protagonistei aurpegia jarriz. Iraganeko giza paisaiak gure etorkizunerako berreskuratzeko zeregin ohoragarrian urrats sendoa.
Party & Borroka
2016an salduena.
Escasean análisis serios y rigurosos de lo que ha acontecido en Euskal Herria tras los acelerados años ochenta. Desde entonces han irrumpido con fuerza otras corrientes musicales, estilos, tribus e identidades que han sido eclipsadas por un movimiento ochentero y punk que aún pervive en muchos de nuestros espacios políticos y festivos. Hemos dejado atrás las casettes grabadas por colegas para dar paso a YouTube o Spotify, hemos pasado de los kantaldis a los festis, de Mikel Laboa a Eskorbuto, de La Polla a Las Tea Partys o More Jaia, pero perviven en los movimientos alternativos, de izquierdas e independentistas debates y problemáticas irresueltas, que surgen generación tras generación: drogas, hedonismo, ocupación del espacio público, modelo festivo, euskera, militancia... Esta crónica, que se lee como una novela, pone sobre la mesa todos esos debates, de forma amena y provocativa, recogiendo los hitos de la contracultura, política y sobre todo musical, de los últimos 60 años. Porque, en un país como el nuestro, en el que la música se ha vivido tan intensamente, seguir sus disonancias permite escuchar también el estruendo de las batallas y los cambios.