- Home
- Nobedadeak
- Maquis
Maquis La guerrilla vasca 1938-1962
Liburu hau Euskal Herrian kokaturiko makiei buruzkoa da, faxismoaren eta Francoren diktaduraren aurka Bigarren Mundu Gerraren sasoian eta ondorengo urteetan borroka egin zuten euskal gerrillariei buruzkoa. Gai zehatz honen inguruan argitaraturiko lehen liburua da, orain artean inor ez baita ausartu Agrupación Guerrillera de Euskadi delakoaren borroka ikertzera. Liburu honetan, orduan biziraun zutenen lekukotasunak jasota eta Alderdi Komunistaren dokumentazio ineditoa aztertuta, 20 urtez luzatu zen borroka hura aztertzen du egileak. Honela, Jesus Monzon, Celestino Uriarte, Luis Fernandez, Victorio Bikuña edota Fermin Isasa bezalako euskal komunistak ahanzturatik berreskuratzen ditu, historiaren eta belaunaldi berrien mesederako. Azken batean, duintasunaren izenean, demokraziaren, askatasunaren eta berdintasunaren alde borroka egin zuten gizon-emakumeen memoria da hau.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin