- Home
- Nobedadeak
- Allá ellos
Allá ellos
Istorio planetario baten berri ematen digu, XX. mende osoa hartzen duena eta bereziki Amerika eta Europako paisaiek girotzen dutena –Brasiletik AEBetara, Kuba eta Frantzia barne-, baina baita Afrikak eta Asiak ere. Istorioa kontatzeko, autorea bigarren mailako hamaika pertsonaien biografia, esperientzia eta bizitzako pasarteetatik abiatzen da beti, eta ibaiadarrak ibai nagusia nola, hala elikatzen dute pertsonaia horiek liburuko orrialde bakoitza. Mundu mailako operazio geopolitiko-estrategiko baten asmatze, abiatze eta gauzatzea azalduko zaigu, hamaika pertsonaien bidez: garimpeiro-ak, urre-bilatzaileak, Amazoniako indigenak, hegazkinlari saiatuak, maila guztietako militarrak, nerabe kuxkuxeroak, mirabeak, atezainak, notarioak, abokatuak, espioiak, agente bikoitzak, ikertzaileak… Daniel Chavarria idazle ezagun uruguaiarraren eleberri hau literatura “glocalizatuaren” eredu ezin hobetzat har dezakegu, hots, literatura global eta unibertsalista bat, baina ikuspuntu lokal, barneko eta pertsonal batetik azaldua.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin