- Home
- Nobedadeak
- Ihesi doana eta gelditzen dena
Ihesi doana eta gelditzen dena
Elena eta Lila, 'Adiskide paregabean' eta 'Abizen berriaren historian' irakurleek ezagutu dituzten bi adiskideak, emakume eginak dira. Azkar egin ere: Lila hamasei urterekin ezkondu da, seme txiki bat du, senarra eta aisetasuna alde batera utzi ditu, lan-baldintza gogorretan ari da hestebete-fabrika batean; Elenak auzotik alde egin du, Irakasle Eskolan ikasi du Pisan, eta eleberri arrakastatsu bat argitaratuta, aberats jende ikasiaren oniritzia lortu du. Biak ala biak saiatu dira miseriak, ezjakintasunak eta mendekotasunak gobernatutako patu bati aurre egiten eta preso edukiko zituzten hesiak bortxatzen. Orain, Elena Ferrantek ohitu gaituen erritmo aztoragarrian, hor dabiltza hirurogeita hamarretako itsasoko ur handietan, itxaropen eta zalantzen eta ordu arte pentsaezinak ziren tentsio eta erronken artean, lotura estu-estu batekin, betiere. Haurtzarotikako harreman estu hori, aldebikoa ere bihurtuko dena tarteka, lurpean gordea egon daiteke, baina laster azaleratuko da eztanda zakarretan edo ikuspegi ezustekoak irekiko dituzten adiskidetzeetan.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin