- Home
- Nobedadeak
- Los vientos favorables
Los vientos favorables Euskal Herria 1839-1959
Los vientos favorables, 70eko hamarkadaren amaiera aldera idatziriko ikerketa da. Euskal abertzaletasunaren ibilbidearen ikuspegia eskaintzen da bertan, Sabino Aranagandik hasi eta ETAren sorreraraino. Ibilbide honetan, egileak belaunaldi berriaren ikuspegia jasotzen du, eta EKIN eta Euzko Gaztediko gazteek Euskadi Ta Askatasunaren sorrera ekarri zuen krisia eta giro-politikoa azaltzen dute. Lan honek balio historiko nabarmena du, gertaera haien lekuko zuzena izan baitzen egilea. Halaber, euskal abertzaletasunak izan duen politika pentsalari distiratsuenetako baten analisi bikaina ere bada liburu hau. Jose Etxeberriaren sintesi ahalmenak eta historiaren ezagutzak bere garaia gainditzen duen testua eskaintzen digu.
Xehetasunak
Iruzkinak 1 iruzkin
50 urte igaro ondoren ere, irakaspen beteriko ezinbesteko lana da. Herri gisa nondik gatozen ikasi eta nora joan nahi dugun jakiteko gako batzuk aurki ditzakegu.