- Home
- Nobedadeak
- Maitasun elaberriak irakurtzen zituen agurea
Maitasun elaberriak irakurtzen zituen agurea
Antonio José Bolivar Proaño El Idilion bizi da, Ekuadorreko Amazoniako herrixka urrun batean. Hara joan zen gaztetan emaztearekin eta hasierako garai gogorrak bertako indiarren laguntzaz gainditu zituzten; hala ere, Solivarren emaztea malariak jo eta hil egin zuen. Bakar-bakarrik eta minduta oso, shuar indiarren artean aurkitu zuen lagunartea. Beraiekin ikasi zuen oihana ezagutzen eta euren legeak errespetatzen.
El Idiliora bueltan, erdi indiar erdi txuri, ezin izan du gizarte zibilizatuan integratu, eta Rubicundo Loachamin dentista ibiltariak urtean bitan eramaten dizkion maitasun elaberriak irakurtzen ematen ditu egunak.
Amazoniako paisaia erakargarriak, bertakoen emozio eta nahiak eta Bolivar zaharraren figura bakartiak progresoak hiltzera daraman mundu zoragarria marraztu egiten digute.
Iruzkinak 0 iruzkin