Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Barbaroen mistika | Ibai Atutxa

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertzen du. Horretarako, Euskal Herriko pentsalariak eta iturriak oinarri hartuta, lau barbarizazio prozesu aletzen ditu, barbarizazioa izanik, egilearen hitzetan, “euskaldun desobediente emantzipatzailearen aurkako indarkeria materiala”. Horrenbestez, erreminta kutxa bat izan nahi du euskararen, euskaldunaren eta Euskal Herriaren zapalkuntzak barbarizazio prozesuen gurutzaketatik ulertzeko. Jarraian, liburuaren hasiera eskaintzen dizuegu.

Ketchup txorrotadak hartu du pantaila lehenengo ezpatakadarekin. Bi ezpata-kolpe gehiagok banandu dituzte atrezzozko burua eta gorputza. Thulsa Doom-en gorpua tenpluko eskaileretara erori da. Burua, berriz, iletik eutsi eta balkoiaren muturrera darama Conan barbaroak. Altxatu, behean dauden jarraitzaileei erakutsi, eta askatu egin du. Eskaileretan behera jarraitu du bidea moztutako kaskezurrak tap, tap, tap... Ezpata askatu du Conanek. Bakea, azkenik.

1982an Arnold Schwarzenegger-ek hiru ezpata-kolpez moztu zion burua James Earl Jones-i Conan the Barbarian pelikulan. Ekintza horrekin gutxitan ikusi bezala ebatzi zuen Hollywoodek barbaroaren eta zibilizatuaren arteko dialektika. Barbaroa libre zen, 129 minutuko matrakaren ondoren, definitzen zuen botere harremanetik. Jada ez zen barbaro eta ez zuen zibilizatu izan nahi.

Gladiator-ek (2000) eta The Northman-ek (2022) ez zioten bake bera eman barbaroari. Hil egin zituzten biak ala biak, zibilizazioaren ordezkaria eta barbaroa. Patu hori eman zieten, hurrenez hurren, Alien sortu zuen Ridley Scott-ek eta The Witch-ekin ezagun egin zen Robert Eggers-ek. Ostera, 1979ean Apocalypse Now idatzi zuen John Milius-ek eta 1983an Scarface idazteari ekingo zion Oliver Stone-k bizirik utzi zuten Conan, zibilizazioa eraitsi ostean.

Dugun begiratzeko moduaz dihardute hiru pelikulek. Kultuzko zuzendari eta gidoilarien mutilen klubeko sorkuntzok erakusten digute, Hollywoodek masan eginiko faktoria-produkzio eta kontsumoaren garaian, kapitalismo globalean eraikitako barbaroa. Denok ezagutzen dugun barbaroa da hollywoodarra, denok errepikatzen duguna diferentziak diferentzia. Eta kultura popularra gatazka eremu bat delako, blockbuster-ok laburbiltzen dizkigute barbaroa eraikitzeko logikak eta baita hori desmuntatzeko tresnak ere.

Barbaroaren errepresentazio mistifikatzaileak baldintzatzen du euskal gatazka. Horixe da eskuliburu hau gurutzatzen duen ideietako bat. Barbaroa, edo hobe esanda, barbarizazioa da Euskal Herri emantzipatzailearen subalternizaziorako teknologia. Teknologia bat da euskaldun batzuk barbaro gisa diskurtsiboki irudikatu eta materialki jazartzeko. Bada, ConanGladiator eta The Northmanek ematen dizkigute barbarizazioak ulertzeko lau arau.

  1. Barbaroa da mistifikazio totala. Gizonezko hipermaskulinoa, biolentoa baina noblea, oinarrizko baliodun, Neanderthalen antzerako buru makurtu, kasik hitzik egin ez eta egiten duenean dagoen azenturik gogorrena darabilena da Conan eta The Northmaneko barbaroa. Are Gladiatorrek ere herri barbaro germanikoen errepresentazio historikoa saiatzen duenean, hor agertuko dira ordenarik gabeko gizataldeak, larruzko jantzi, bizar luze eta arma trogloditikoekin, era kaotikoan aurre eginez armada erromatar inperial erregular diziplinatuari; gerrarako uniforme, ezpata, eta ezkutudunari; eta taktika militar elaboratuz jarduten duenari. «Speaking in german» azpititulatua agertzen da filmean barbaroen gidariak zerbait oihukatzen dienean ingeles garbian hitz egiten duten erromatarrei. Barbaro hori tranpa bat da, estaldura mistifikatzailea da, ez besterik.
  2. Barbaroak estaltzen ditu zapalkuntza harreman materialak. «Ferocious mercenaries and warriors from all brute nations bent on merciless, destruction, conquest. Your emperor is pleased to give you the barbarian horde!», oihukatzen du Gladiatorren koliseoko aurkezleak. Narkosi intelektualerako denbora-pasa biolentoaren subjektua da barbaroa, enperadoreak izendatzen duena. Noski, izendapen hori, barbaroz baino, osatuta dago subjektu subalterno, zapaldu eta desjabetuz. Hori da zirkura eraman dituztenen komunitatea publikoki torturatu eta hiltzeko. Estaldura mistifikatzaileak dakar «barbaro» erabiltzea zapalkuntza harreman material jakin batzuei esangura emateko. Eta «barbaro»k funtzionatzen du, aldi berean, zapalkuntza harreman horiek ezkutatzeko.
  3. Barbaroak azpikoz gora erakusten ditu botere harremanak. Doomek zibilizatuen tonu lasai eta kontrolatuan esplikatzen du: «You broke into my house, stole my property, murdered my servants and my pets. And that is what grieves me the most. You killed my snake». Astindua jaso berritan, Conanek saminez erantzuten dio: «You killed my mother. You killed my father. You killed my people!». Jarraian erabakitzen du Doomek: «Such a waste. […] Crucify him». Zibilizatuen buruak erabakitzen du zeinena den indarkeria gaitzesgarria eta nor den zigortu beharrekoa. Erabakitzen du bortxa baino gehiago defentsa dela berea. Erabakitzen du berez dela biolentoa barbaroa. Horrenbestez, barbaroaren indar mistifikatzaileak zapalkuntza harreman materialak distortsionatu egiten ditu. Azpikoz gora, barbaro izendatutakoari egozten dio zapaltzailearen lekua, eta zibilizatuak hartuko du erasotuarena.
  4. Ez dago zibilizaturik barbarorik gabe. Hori bai, alderantzizkoa esango dio zibilizatuak barbaroari. Esango dio barbaroak behar duela zibilizazioa. Conani jakinarazten dio Doomek: «Who gave you the will to live? I am the wellspring from which you flow. When I am gone you will have never been. What will your world be without me?». Okerragoa dena, subordinazio harreman hori patu gisa ulertzen du Amlethek The Northmanen; «It was prophesied that I must choose between the kindness of my kin and the hate for my enemies. […] We cannot escape our fate». Eta hor doa, abiada betean, hil egingo duen zibilizatuaren kontra borrokatzera. The Northman eta Gladiator filmetan, nolabaiteko justizia poetikoz-edo, tirano zibilizatua ere hiltzen du barbaroak. Mezua, hala ere, argia da: barbaroak ezin du barbaro gisa eraikitzen duen dialektikatik ihes egin.

Agian, horixe da barbaroa eta zibilizatuaren arteko harremanetik eskapatzeko bideetako bat: jakitea zibilizatuek behar dituztela barbaroak; norbait barbaroa dela diotenean, benetan, barbarizazio prozesuak ari direla martxan jartzen; eta zapalkuntza harremanak estaltzen eta distortsionatzen dituen mistifikazio prozesu subalternizatzailea dela barbaroa. Horixe da, posibleki, Conanek filmaren bukaeran ulertu zuena.

Ibai Atutxa | Barbaroak eta zibilizatuak

Bideoa: Barbaroak eta zibilizatuak

Bilduma honetan argitaratuak

Erlazionatutako edukiak

Iparrorratza bilduma berria: Iratzar eta Txalapartaren arteko elkarlana

2020.09.14

Lankidetza zaleak gara Txalapartan. Zorionez, argitaletxearen historian aukera izan dugu helburu konpartituen arabera talde edo elkarte batekin...

Beste bi urrats burujabetzarantz

2021.11.23

Multinazionalak sukaldetik eta eskolatik kanporatzea, horixe da, hitz gutxitan, Nora Salbotx Alegriak eta Tasio Erkizia Almandozek proposatzen...

Beste bi koordenatu

2022.11. 2

Iratzar fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bilduma handitzera datoz bi...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Epika gora eta behera | Lur Albizu, Eraitz Saez de Egilaz

2022.11.16

Opus Dei: el semillero para el ascenso de la derecha

2022.11.22