Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Beste bi koordenatu

Iratzar fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bilduma handitzera datoz bi liburuxka hauek. Hain zuzen, Lur Albizu eta Eraitz Saez de Egilaz seigarren aleko egileek dioten bezala, egungo azelerazioan ez dugu denborarik hartzen pausatu, eztabaidatu eta diskurtsoak eraikitzeko, eta bilduma honek horrexetarako plaza eskaini nahi du: gaurko mundua interpretatzeko gakoak diren tresnak eskaini eta eztabaidari bide eman. Lan horretan, Albizu eta Saez de Egilaz ez ezik, Ibai Atutxa elkartu zaigu, gure mapa interpretatzeko beste bi koordenatu eskaini nahian.

Borroka ideologikorako tresnak

Iratzar fundazioaren egitekoen artean, memoria eta kontakizuna, ideien lehia, trebakuntza eta ahalduntze politikoa daude, eta Iparrorratza liburu bilduma bide horretan bete-betean eragiteko beste tresna bat da. Hain zuzen, Iparrorratza izena jarri diogu gaur egungo mundua interpretatu eta berau eraldatzeko emantzipaziorako gakoak eta eztabaidak mahaigaineratzeko asmoa duen heinean. Era berean, argitalpen hauek prozesu bezala ulertzen ditugu, eta, beraz, bat egingo du fundazioak dituen egiteko eraldatzaile horiekin. Hiru pauso, gutxienez: gaiaren identifikazioarekin hasi, idazketa prozesuarekin eta argitalpenarekin segi, eta komunitatearekin batera egingo ditugun lanketa eta eztabaidekin buka.

Zentzu horretan, ahalduntzeko tresna izan nahi dute liburuxka hauek, eta emantzipazio proiektu politikoei ekarpena egingo diote: lehenik, gaien gaurkotze eta hausnarketen bidez; bigarrenik, talde eta komunitatearekin eztabaidatzerakoan; eta, azkenik, idazleak berak egingo duen sorkuntza-sintesi eta idazketa prozesuaren bidez. Joan-etorriko bidea da. Iratzarreko kideon ustez, bilduma honetako liburuek pauso horiek jarraitu behar dituzte: ahalduntze politiko, belaunaldi arteko transmisio eta egungo eztabaida eta gako nagusiak interpretatzeko balio behar dute.

Helburu horiekin aurkezten ditugu hurrengo bi aleak: Barbaroak eta zibilizatuak. Euskal gatazken eskuliburu materialista, batetik, eta Gureak ere badira. Desira, boterea, epikabestetik. Hurrenez hurren, mendez mende gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertzen du batak, eta gaurko gazteen inguruko ideia maiztu bezain eroso batzuk nondik datozen azaldu eta horiek problematizatzen ditu besteak. 

Iratzar Fundazioa

BIDEOA: Barbaroak eta zibilizatuak

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako iruditeria basa aztertzen du. Horretarako, Euskal Herriko pentsalariak eta iturriak oinarri hartuta, lau barbarizazio prozesu aletzen ditu, barbarizazioa izanik, egilearen hitzetan, “euskaldun desobediente emantzipatzailearen aurkako indarkeria materiala”. Horrenbestez, erreminta kutxa bat izan nahi du euskararen, euskaldunaren eta Euskal Herriaren zapalkuntzak barbarizazio prozesuen gurutzaketatik ulertzeko. Iruditeria horretatik ihes egiteko praktikak ere proposatzen ditu, eta erakusten nola izan den euskara zapalkuntzarako eta erresistentziarako eremu behinena. 

Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 5. alea da hau.

BIDEOA: Gureak ere badira

Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela konpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna eta komunitatea ahuldu egin direla… horiek eta gisakoak maiz entzun ditugu azken urteetan. Ideia maiztu bezain eroso horiek nondik datozen azaldu eta horiek problematizatzen dituzte egileek, afektuetan eta kolektiboan arreta jarriz eta eraldaketa sozialerako desira, boterea eta epika ardatz hartuta. Beren esperientzia, gorputz eta ikuspegitik aztertzen dituzte orain arte eraiki den istorio komuna, eta hori berridazteko gakoak ematen dituzte, zeren, denok kabituko bagara, istorio komunak ezin baitu istorio bakarra izan. Haienak ere badirelako.

Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 6. alea da hau.

Bilduma honetan ere argitaratuak

Erlazionatutako edukiak

Andoni Olariaga: "Aurreko belaunaldiek utzitako ondarea lepoan hartu eta berridaztea tokatzen zaigu"

2020.09.29

Andoni Olariagaren Euskal matxinada saiakerak gure herrian gertatu diren egiturazko aldaketa politiko, filosofiko eta kulturalak...

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak, aztergai

2021.11.15

Hemen da Iparrorratza bildumaren hirugarren liburuxka: Nora Salbotx Alegriaren Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaz hausnartzeko saiakera...

Elikaduraren bidez, herria eraikitzen

2021.11.15

Iparrorratza sailean argitaratutako Jan eta jabe liburuxka hau hainbat esperientziatan oinarritutako bizipen eta hausnarketez osaturik...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Un libro básico para entender la transición en Navarra

2022.10.31

Landa eremuko ahots askea

2022.11. 2