Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Epika berriak, Miren Egigurenen bizi-pusken bitartez

Epika berriak, Miren Egigurenen bizi-pusken bitartez

Miren Egiguren bidaniarrak 46 urte eman ditu Venezuelan, lehenik misiolari eta gero kooperante. Zehazki, gehienbat, Caracasko Petare etxolez osaturiko auzo aldapatsuan. Miren Odriozolaren bitartez jakin zuen haren berri Leire Ibargurenek, eta, Euskal Herrira itzulia zela aprobetxatuz, bisita egin zioten biek. Horrela, kafez kafe eta solasaldiz solasaldi, Miren Egigurenen bizitza josi du Leirek, bidaniarraz idatzitako dokumentuak lagun. Miren Odriozolari buruzko liburuarekin egin bezala, Emagin elkartearekin batera argitaratu du Txalapartak biografia hunkigarri hau.

Zapata kaxa zahar bat, eta, barrenean, zuri-beltzezko argazkiak, egunkari zati horituak, DVDak, koloretako argazkiak. Bizitza oso bat kabitzen da Miren Egiguren bidaniarraren zapata kaxa horretan, eta puxka horietatik abiatuta kontatu dio bere bizitza Leire Ibargureni. Horiexek baitira bere ondasun guztiak, horiexek Venezuelako hiriburutik ekarri zituen bakarrak. Berrogei urte baino gehiago Caracasko auzorik pobreenean eman eta gero, zalantzarik gabe gehiago dira Mirenek han utzi zituenak: komunitate oso bat, eta komunitate horrekin alboz albo eta erabakimen handiz eraikitako guztia: haurtzaindegi eta ikastetxeak, ur sistema, familientzako tailerrak, elikagaien kooperatiba, okindegia… Lan horren guztiaren oinarrian, elkarlanean antolatzearen garrantzia gailentzen da arlo guztietan, kooperazioari saretzearen ardatzetik begiratuta.

Emakume kementsu eta umoretsu baten ahotsa dakarkigu liburu honek, lagun dituela Caracasko mendixketan pilatu auzoetako bizimoldearen doinuak. Mirentxuren bizi-pusken bitartez, komunitate oso baten oihala puntada xehez emana, epika berriak janzteko aproposa.

Miren Egiguren bidaniarraren bizitza ezohikoa: 46 urte Venezuelan komunitatearekin eta komunitatearentzat lanean.

Beste epika baten aldarria: elkar zaintza, hezkuntza, komunitatea sortzea eta herriarengan sinesmen sutsua.

Leire Ibarguren kontatu beharreko bizitzak argitara ateratzen dabil; hau du bigarrena, Laura esaten zioten arrakastatsuan Miren Odriozolarena kontatu ostean.

Egilea

Leire Ibarguren. 1979, Azpeitia, Gipuzkoa (Euskal Herria). Fisika Zientzietan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua da, eta gaur egun Bigarren Hezkuntzan Fisika eta Kimikako irakaslea da. Feminismo ikasketetan masterra egin zuen, eta Bilgune Feministako eta Emagin elkarteko militantea da. Hark idatzia da Laura esaten zioten Miren Odriozolaren biografia (Txalaparta, 2016), zeina lau aldiz berrinprimatu baita, eta gaztelaniaz ere argitaratu zen.

Miren Egigurenen puskak

El método Julio

Los Grillitos haurtzaindegian hazitako ume bat da Julio; Mirenek txikitatik ezagutzen zuen, eta bazekien zailtasun kognitibo handiak zituela. Ondorioz, Kennedy ikastetxeko lehen mailara pasatu zenean, haren gonapean hartu zuen mutikoa. Juliori irakurtzen eta idazten irakastea erronka erakargarria zen Mirenentzat, eta, bere burua ezinean ikusi zuelarik, metodologia berri bat prestatu zuen, beren-beregi harentzat. Aski arrakasta eta oihartzun izan zuen, baita gurean ere: Jon Garañok pantailara eramatea erabaki zuen, eta emaitza 2010ean argitaratu zuen, Moriarti Produkzioak ekoiztetxearekin egindako 14 minutuko dokumentalean, zeina El método Julio deitu baitzuen.

Eliza, lokatzetan

Milurteko sinesmen eta ohiturak gordetzen dituen lurraldean, kaputxinoek eta salesianoek nahieran zabaldu zituzten misioak. Gainera, elkarrekin lehian aritzen ziren, eta, beraz, kaputxinoekin egonda salesiarren lurretan proiektuak proposatzeak arazoak sortzen zituen, eta alderantziz. Mirenek lagun handiak egin zituen ordena batean zein bestean, baina kontraesanak bizi ere bai. Ulergaitza egiten zitzaion bi kongregazioen ezin ikusia, eta Elizaren balio eta jardunarekin desengainatuta sentitzen hasi zen: ezin zuen ulertu apaizek hangoei ematen zieten tratua, nola mintzatzen ziren haietaz eta nola aprobetxatzen ziren askoren borondateaz. Apaiz haien jainkoak ezin zuen Mirenena izan. Hortaz, misioan hiru urte igaro ostean, Elizatik aldentzea erabaki zuen; gehien behar zutenei laguntzen segituko zuen, sinestun izaten ere bai, baina Elizatik kanpo.

Komunitatearen garrantzia

Petarera bizitzera joan zenean, Miren berehala ohartu zen egurrezko etxolek osatzen zituzten barrioetako bizimodua hobetzeko modu bakarra bertakoekin antolatu eta elkarlanean aritzea zela. Gu zabal bat eraikitzea, eta taldeak egindako lanaren emaitza izatea lorpen oro. Eta gu hori elikatzeko ezinbestekoa zen esku artean proiektuak izatea, baita elkarri entzun eta elkar ezagutzeko espazioak sortzea ere; esate batera, horren adibide dira katekesi familiarreko hausnarketa taldeak edo Nazarenoaren Etxeko hainbat proiektu. Herritik eta herriarentzat, sekula ez bezain literal.

Sariak ez dakar irauntza

Euskal Kooperantearen Saria jaso zuen Mirenek 2004an, Ibarretxe lehendakariaren eskutik; ordurako 34 urte zeramatzan etxetik kanpo, eta Petare auzoa etxetzat zuen. Saria beretzat gorde ordez, jasotako diruarekin pisu bat erosi zuen Caracasen, non Gobernuaren lankidetza programaren baitan udaro joaten ziren kooperanteek ostatu hartuko baitzuten. Orain, Euskal Herrira itzuli delarik, 70 urterekin lanean segitzen du, ez omen baitu pentsioa jasotzeko eskubiderik, sari, aitortza eta abarrak gorabehera.

Euskal Herria internazionalista

Erlazionatutako edukiak

Laura esaten zioten · Leire Ibarguren |

2016.12.20

Miren Odriozola 2005. urtean ezagutu nuen, Habea ezker abertzaleko plataformako hautetsia zela. Legez kanpo egon arren, bileraz bilera pasatzen...

Le llamaban Laura: las luchas de Miren Odriozola en El Salvador

2018.03. 6

En la década de 1980, un gran número de vascas y vascos participaron bajo la bandera del internacionalismo en los procesos revolucionarios abiertos...

De Arrasate a Chalatenango: biografía de Pakito Arriaran

2018.09.29

Esta es la historia de Pakito Arriaran, un hombre que era un pueblo en otro pueblo. Fue militante en Euskal Herria y también luchó en El Salvador,...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Xabier Peñalver: más de 50 años de notas de viaje y fotografías

2022.06.27

La dignidad del silencio

2022.09. 7