Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Gaueko lanak, sistemaren kontra

“Arrazoitzeko adina izan bezain laster, nire etsaiez ohartu nintzen: errentatzaileak, jabeak, industrialak, militarrak eta apaizak. Hau da, zuek guztiok, ni epaitu nahian zabiltzatenok”, adierazi du Jacobek epaimahaikideen aurrean, damutzen ez zaion lapurretagatik akusatu dutelarik. Abentura liburu bat da Alexandre Marius Jacob (1879-1954) anarkistaren bizitza, komiki honek harrotasun libertario batez kontatzen duena.

Alexandre Jacobek ezohiko bizitza izan zuen. Bere lagun taldearekin, kazetariek “Gaueko langileak” izendatu zutena, hankaz gora jarri zuen Frantzia, hamaika desjabetze eginda. Ohar umoretsuak uzten zizkieten aberatsei, eta argi utzi ez zela beren poltsikoak betetzeko, gizarte ustela eraitsi eta beharra zutenen artean banatzeko baizik.

Artean mutikoa zela, mundua korritu zuen ontzi-mutil eta marinel lanetan. Ikasbide izan zuen ikusitakoa, eta sinesmen anarkistak sortu zitzaizkion. Injustizia eta hipokrisia jasangaitzak bihurtu zitzaizkion, eta horiei aurre egiteak kartzelara eta ezin lan egitera eraman zuten. Orduan ekin zien desjabetze antolatuei. Epaiketa entzutetsu baten ondotik, non bai epaileaz eta bai epaimahaikideez trufatu baitzen, uharte bakartu batean bortxazko lanetara kondenatu zuten bizitza osorako. Haren ibilbidea ezagututa, ordea, nekez pentsatuko dugu hola bukatuko zituela bere egunak; urte eta bizimodu gogorren ondoren, itzultzeko modua ere aurkitu zuen.

Zintzoa eta zuzena, argia eta eskuzabala, sutsua eta sentibera, Alexandre Jacobek lilura sortu izan du, lehen bezala orain, ustez Arsène Lupin pertsonaia inspiratzeraino. Gizon kementsu baten historia epikoa da hau, munduan oihartzun egiten jarraitzen duena.

Orain badakizue nor naizen: matxino bat, lapurreten mozkinetatik bizi den matxinoa. Gizarteak hiru bizibide baino ez dit eskaini: lan egitea, eskean jardutea edo lapurtzea Lana ez dut gorroto, are gehiago, gustukoa dut. Gizakiak ezin du lanik egin gabe egon. Gorroto dudana da gorriak ikusi beharra soldata baten limosnaren truke. Eskean aritzea duintasun oro zikintzea da, ukatzea. Denok dugu bizitzaren oturuntza gozatzeko eskubidea.

Egileak

Matz. Normandian jaioa da, 1967an, nahiz eta Martinikan hazia den. Txiki-txikitatik izan du komikia zaletasun, eta Zuzenbidea ikasi arren, idazketara aldatu zen ikasketak amaitu eta berehala. Literaturaren eta musikaren erreferentziak eta iturriak darabiltza, bideo-jokoetarako gidoiak sortzen ditu eta hogei liburutik gora idatzi ditu, gehienak, komikiak.

Léonard Chemineau. Ilustratzaile frantsesa da, 1982an jaioa. Ingeniaria da ikasketez, garapen jasangarrian eta ingurumenean aditua, nahiz eta komikigintza duen gaur egun ofizio. Angulemako jaialdian nabarmendu zen lehenengoz, talentu gazteen lehiaketan, 2009an. Ordutik, bost komiki argitaratu ditu.

Alexandre Jacob: gehiago jakin nahi?

Txalapartan argitaratuak

Erlazionatutako edukiak

“Droga baten antzekoa da Lucio Urtubia”

2018.06.18

Lucio Urtubiaren bizitza nobela grafiko batean biltzeko erronkari ekin dio Mikel Santos 'Belatz' irudigile nafarrak. Eta emaitza...

Por qué he robado | Alexandre-Marius Jacob

2018.09.30

Del 8 al 22 de marzo de 1905 tuvo lugar en  Amiens (Francia) el juicio contra la banda de Alexandre-Marius Jacob, acusada de más de...

Lecturas libertarias: libros que te interesan si tú también eres anarquista

2019.02.22

Nuestro querido Lucio Urtubia, incansable sembrador de ideas libertarias, se lo pregunta a toda persona con la que conversa: «¿y tú no serás un...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Erlazionatutako artikuluak

El negocio de los cuidados en Euskal Herria

2021.12. 2

Una guía para ver, oír, oler y tocar nuestra mitología

2021.12. 3