Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Tentsio-ardatzak ipar

Zaintzari eta trantsizio ekosozialari begira jarri dira Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren hurrengo aleak. Jokin Bergara soziologoak ariketa bat planteatzen du: kapitalismoari txiki geratu zaion munduan, aro horren agortzearen aurrean, zer bide zabaldu daitezkeen irudikatzen saiatzea. Miren Aranguren, Monika Mendiberri eta Ainara Santamaria ikertzaile eta Emagineko kideek, berriz, egungo zaintza-sistemaren hutsune, muga eta erronkak azaleratu dituzte eta zaintza erdigunean jartzeak zer dakarren aztertu. Batean zein bestean, galdera deseroso bat baino gehiago egiten da, pil-pileko bi gaien tentsioardatzak aurkezten dira, bai eta bidezidor berriak proposatu ere.

Borroka ideologikorako tresnak

Iratzar fundazioaren egitekoen artean, memoria eta kontakizuna, ideien lehia, trebakuntza eta ahalduntze politikoa daude, eta Iparrorratza liburu bilduma bide horretan bete-betean eragiteko beste tresna bat da. Hain zuzen, Iparrorratza izena jarri diogu gaur egungo mundua interpretatu eta berau eraldatzeko emantzipaziorako gakoak eta eztabaidak mahaigaineratzeko asmoa duen heinean. Era berean, argitalpen hauek prozesu bezala ulertzen ditugu, eta, beraz, bat egingo du fundazioak dituen egiteko eraldatzaile horiekin. Hiru pauso, gutxienez: gaiaren identifikazioarekin hasi, idazketa prozesuarekin eta argitalpenarekin segi, eta komunitatearekin batera egingo ditugun lanketa eta eztabaidekin buka.

Zentzu horretan, ahalduntzeko tresna izan nahi dute liburuxka hauek, eta emantzipazio proiektu politikoei ekarpena egingo diote: lehenik, gaien gaurkotze eta hausnarketen bidez; bigarrenik, talde eta komunitatearekin eztabaidatzerakoan; eta, azkenik, idazleak berak egingo duen sorkuntza-sintesi eta idazketa prozesuaren bidez. Joan-etorriko bidea da. Iratzarreko kideon ustez, bilduma honetako liburuek pauso horiek jarraitu behar dituzte: ahalduntze politiko, belaunaldi arteko transmisio eta egungo eztabaida eta gako nagusiak interpretatzeko balio behar dute.

Helburu horiekin aurkezten ditugu hurrengo bi aleak: Adaxka lehorrak, batetik, eta Ez dadin bizitza eten, bestetik. Hurrenez hurren, trantsizio ekosoziala aztertzen du batak, eta egungo zaintza-sistemaren hutsune, muga eta erronkak azaleratu ditu besteak. 

Iratzar Fundazioa

Jokin Bergara soziologoak ariketa bat planteatzen du liburuxka honetan: kapitalismoari txiki geratu zaion munduan, aro horren agortzearen aurrean, zer bide zabaldu daitezkeen irudikatzen saiatzea.

Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatuz, trantsizio ekosozialaren tentsio-ardatzak aurkezten dira, bai eta bidezidor berriak proposatu ere.

Galdera deseroso bat baino gehiago egiten dira: onartuko dugu munduko hegoaldetik baliabideak erauzten jarraitzea gure trantsizioa posible egiteko? Prest gaude kontraesan hori irensteko? Edo harreman forma horiek gainditu gura dituen proposamen politikoen korrontean kokatu beharko ginateke?

Oparotasun materiala eta kontsumo gizartea ezagutu dituen zibilizazioa enbor bat balitz, gaur egungo gizabereak azken adaxkak ginateke, adaxka lehorrak. Nahiz eta idortu, adaxkak badaki bizirauten, ordea, badaki bere burua babesteko mekanismoak aktibatzen eta klima bortitzagoetara egokitzen. Liburuxka honek, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Izan ere, beren burua eta egoera ekonomikoa salbatuko dutelakoan, erraza da sektore sozial zabalek bide ekofaxista hautatzea; horrek bide laburra du, ordea. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari.

Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 7. alea da hau.

Autoreak Emagin Elkarteko kideak dira, eta bertan egindako lanean oinarritu dira, gizarte komunitatean sortzen den ezagutza ez baita nolanahikoa.

Gaur egungo zaintza eredu eta erregimenaz egin dute gogoeta, hain zuzen azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean dagoen gaiaz.

Gorputz jakin batzuen bizitza eten ez dadin, eredua aldatu beharra dago: bizitza ez bada zaintzen, are gehiago prekarizatu egiten baita, hondatu, eten.

Zaintza lanetan inplikatuta dauden norbanakoei entzunda Emagin Elkartean egindako lanetik abiatuta, azken urteotan mugimendu feministaren aldarrien erdigunean egon den gaiaz hausnartu dute hiru autoreek. Betiere, askotariko faktoreak kontuan hartuz eta bi ardatz hauen arabera: ikuspegi feminista eta ezagutza kokatua. Izan ere, zaintzaren inguruan sortzen den bereizkeriatik eta gorputzetik ez bada, kamutsa izanen da hartaz esaten dena. Egungo ereduak dituen mugak eta geruzak agertzean eta haren konplexutasuna ulertzean, lanen banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte antolaketa bat osatzeko bidean has gaitezke, ez dadin inoren bizitza eten. Alta, helburu horrek errotiko aldaketak egitea eskatzen du, gure mundu ikuskera beste era batera definitzea. Horretarako, ezinbestekoa izanen da gaur garena baino zaurgarriago, elkarren mendekoago eta eko-mendekoagoak agertzea. 

Iratzar fundazioak eta Txalapartak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 8. alea da hau.

Bilduma honetan ere argitaratuak

Erlazionatutako edukiak

Euskal hezkuntzagintzaren erronka zahar eta berriak, aztergai

2021.11.15

Hemen da Iparrorratza bildumaren hirugarren liburuxka: Nora Salbotx Alegriaren Askatu edo moztu, euskal hezkuntzagintzaz hausnartzeko saiakera...

Epika gora eta behera | Lur Albizu, Eraitz Saez de Egilaz

2022.11.16

Belaunaldi aldaketa bat gertatu dela, egungo gazteek ez dakitela konpromisoa zer den, ez dagoela etorkizun desiragarri posiblerik, abertzaletasuna...

Barbaroen mistika | Ibai Atutxa

2022.11.16

Kritika eta praktika marxisten, transfeministen eta dekolonialen pentsamoldeak bere eginez, eskuliburu honek mendez mende gure herrian eraikitako...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Barbaroen matxinada | Ibai Atutxa Ordeñana

2023.10.18

Iñaki Egaña: «Ildo editorial berri honen bidez errelatoari ikuspegi hurbilagoa gehitu nahi diogu»

2023.10.26