Intzidentziak
Erregistratu bazara
Erabiltzaile gunean sartu, eta “Nire eskaerak” atalean zure eskaeren datu guztiak eta eskaerak zer egoeratan dauden ikus dezakezu.
Behar den eskaeran sartu, klik egin “Arazoak eta itzulketak” atalean, eta bertan adierazi zertan behar duzun laguntza. Egun berean erantzungo dizugu (bezeroen arretarako ordutegian, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara astelehenetik ostegunera, eta 09:00etatik 15:00etara ostiraletan).
**Udako ordutegi berezia: uztailaren 1etik irailaren 1ra gure arreta ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da.
Erregistratu ez bazara
Mesedez, azaldu zein den arazoa eta idatzi zure helbide elektronikoa eta telefonoa. Egun berean erantzungo dizugu, bezeroen arretarako orduetan.