Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Itzulketak

Bezeroari eskaera bat itzultzeko aukera bermatzen diogu; eskaera jasotzen duenetik 14 egun naturaleko epea izango du horretarako. Lehenengo eta behin, bezeroak jakinarazi behar digu ezarritako epean kontratua suntsiarazteko eskubidea erabili nahi duela.

Eskaera entregako albaranarekin eta Txalaparta SLLk emandako fakturarekin batera itzuli beharko da, eta bezeroak ordainduko ditu itzulketaren gastuak (3,50 euro).

Bezeroak Txalaparta.eus webgunean erositako edozein produktu itzul dezake, baldin eta produktuak jatorrizko zigilua eta enbalajea baditu, bai eta produktuak berekin zeuzkan eskuliburuak, osagarriak edo promozioko opariak ere, bestela produktuaren balioa gutxitu egingo da. Produktuak balioa galtzen badu bezeroak haren izaera, ezaugarriak edo funtzionamendua egiaztatzeko behar denaz beste modu batera manipulatzearen ondorioz, bezeroak hartuko du bere gain balio galera hori.

Kanaria irlen eta Estatu espainiarretik kanpoko kasuetan, bezeroari osoko zenbatekotik deskontatuko zaio itzulketa kostuaren zenbatekoa, hauek bidalketa gastuen zenbatekoaren berdina izanik. Bezeroak bidalketa ez onartzeagatik edo eta 'aduana' gastuak ez ordaintzeagatik bidlaketa itzultzekotan, kostuen zenbatekoa ere aplikatuko da.

Txalaparta.eus webguneak egindako akats bat dela eta, bezeroak eskatutakoa ez den produktu bat jasotzen badu, produktu egokia entregatuko zaio, eta lehendabizikoa hartu, bezeroari inolako kargu gehigarririk egin gabe.

Produktu bat hautsita, kaltetuta edo baldintza txarretan iristen bada bezeroaren eskuetara, Txalaparta.eus webgunea arduratuko da bezeroaren helbidean jaso eta beste bat emateaz, ezer gehiago kobratu gabe.

Modako artikuluen kasuan, eta neurri, tamaina edo kolore aukera bat baino gehiago dituztenen kasuan, bezeroak ikusten badu eskatu duena jasotzean beste neurri, tamaina edo kolore batekoa behar duela, produktua itzuli eta eskaera berria egiteko aukera izango du, baina itzulketaren bidalketa gastuak bere gain hartu beharko ditu (3.50€).

Edozein itzulketa, erreklamazio edo kontsulta egiteko, erabiltzailearen gunean sartu, eta “Nire eskaerak” atalean egin klik “Arazoak eta itzulketak” dioen tokian.

Erregistratuta ez bazaude, idatzi hemen itzuli nahi duzun eskaeraren zenbakia eta zure datuak.

(*) Nahitaez bete beharreko eremuak

Nahi badu, harremanetan jarri Bezeroen arretarako zerbitzuarekin.