Danele Sarriugarte Mochales
1989 Elgoibar (Gipuzkoa, Euskal Herria)
Idazlea, kazetaria eta itzultzailea da, eta gaur egun Donostia eta Bilbo artean bizi da. Itzulpegintzan graduatu zen eta Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatua masterra egin zuen Bartzelonan. Bi liburu idatzi ditu: Erraiak (2014) eta Azala erre (2018), eta hamaika dira argitaratu dituen itzulpenak. Bereziki generoari, feminismoei eta disidentzia afektibo-sexualei loturiko testuen itzulpenean trebatu da.