Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Literatur ibilbidea

Nafarroa 1936: itxaropenetik izura

Dudarik gabe, liburu hau Nafarroako Historiari buruzko dokumentu gogor eta zirraragarrienetako bat da. Plazaratu zenean, 1986an, urratu zuen behingoz isiltasuna, lehenik frankismoak eta gero trantsizioak inposatutakoa. Tragediaren neurria onartu behar izan du jende guztiak.  Hamargarren argitalpen honetan jasotako datuen arabera, askoz gehiago dira hildakoak eta errepresaliatuak. Datu berri batzuk aurrenekoz ematen dira argitara. Amaierara hurbiltzen ari gara. Gertatutakoaren memoria behintzat salbu egongo da. Justizia eta izugarrikeria haren erreparazioa, ordea, egin eta betetzeko daude oraindik. Azken hiru hamarkadetan, gure argitaletxeak eta beste argitaletxe eta hedabide konprometitu batzuek izugarrizko lana egin dugu datuen bilketan eta ikerketan, bi helburu nagusirekin: bata, 1936ko uztailaren 18 zorigaizto hartatik aurrera benetan gertatu zena jakitea, eta bestea, aurretik eraman zituzten gizon-emakume guztien memoria eta idealak betiko lurperatuta gera ez daitezen Espainiar Estatuko herri guztietako ezpondetan. Hemen duzue Txalapartaren irakurgai hautatu batzuk, urte ilun haien gainean argi pixka bat egiteko.

Emilio Majuelo Gil Jose Mari Esparza Zabalegi José Mª Jimeno Jurío Iñaki Egaña Sevilla Juan Carlos Berrio Zaratiegi Altafaylla

Navarra 1936

1

Ricardo Urrizola Hualde

Consejo de guerra

2

Hector E. Dinsmann Emilio Majuelo Gil Javier Dronda Martínez

Con Cristo o contra Cristo

3

Iñaki Egaña Sevilla

1936ko Gerra zibila haurrei kontatua

4

Iñaki Egaña Sevilla

Los crímenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940

5

Jose Mari Esparza Zabalegi

Nuestro pueblo despertará

6

George L. Steer

El árbol de Gernika

7

Jesús Galíndez Suárez

Los vascos en el Madrid sitiado

8

Jose Mari Esparza Zabalegi Francisco Etxeberria Gabilondo

La sima

9

Joseba Sarrionandia Uribelarrea Daniel Escribano Riera

Será colosal

10

Andrés Irujo Ollo

Los vascos y la república española

11

Fernando Mendiola Gonzalo Edurne Beaumont Esandi

Esclavos del franquismo en el Pirineo

12

Mario Salegi Ostolaza

Verano del 36. Memorias de un gudari

13

Josu Chueca Intxusta

Gurs

14
Navarra 1936
49,50 47,02 Kluba
Erosi

Navarra 1936

En su día dedicamos este libro a las víctimas, a los paladines del librepensamiento, del socialismo, del comunal, del pan de cada día para los pobres, de la cultura vasca, de la libre fraternidad entre las gentes y los pueblos. La Historia les ha dado la razón, mientras siguen desenterrando sus huesos en el campo. Estas páginas son el mejor homenaje. Muestran la ternura de sus sentimientos, la bondad de sus ideales, la sinrazón de sus verdugos y la brutalidad extrema del fascismo. Una obra fundamental para conocer el pasado y entender nuestro presente. Esta décima edición incrementa notablemente las cifras de asesinados y represaliados. Nuevos datos salen por vez primera a la luz. Nos acercamos al final. Al menos la memoria de lo ocurrido quedará a salvo. La Justicia, la reparación de aquella barbaridad, sigue esperando.  

Consejo de guerra
39,00 37,05 Kluba
Erosi

Consejo de guerra

En 1986 salió de la imprenta el libro Navarra 1936: De la esperanza al terror, editado por Altaffaylla, pionero en todo el Estado en la tarea de recuperar la memoria de las masacres de 1936. Durante más de tres décadas han sido muchos los historiadores que han tratado el tema desde diversas miradas sectoriales y los largos listados de represaliados navarros se han ido engrosando con nuevas investigaciones hasta acercarnos a cifras casi definitivas. Sin embargo, faltaba una pieza fundamental para completar el cuadro definitivo de la represión en Navarra: los archivos militares. Una de las partes más fidedignas, dado el carácter exclusivamente documental de los datos, aunque precisen de una lectura contextualizada y entrelineada.

Con Cristo o contra Cristo
21,00 19,95 Kluba
Erosi

Con Cristo o contra Cristo

 

Lan honek Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra zibila bitartean Nafarroan gertaturiko Elizaren inguruko ekintza historikoak azaltzen dizkigu, zorroztasun eta objektibitate handiz. Analisi zabal eta harrigarri honen bidez, altxamendu frankistan parte hartu zuten apaizen berri zehatza izanen dugu; altxamenduarekin bat egin zuten mugimendu erlijiosoak eta prentsa ere aipatzen ditu autoreak, garaiko klima politiko eta soziala zorrotz azaltzen dizkigu... hori guztia errepublikaren aurkako mobilizazio indartsuan erlijioaren erabilera politikoak izan zuen papera agerian uzteko asmoz.
Argilunezko garai bateko gertakariak ulertzeko ezinbesteko liburua dugu hau; izan ere, izenburuak dioskun bezala, garai hartako konfesionalismo tradizionalaren eta erreforma laizisten artean alternatiba bakarra zegoen: edo Kristorekin edo Kristoren aurka.

1936ko Gerra zibila haurrei kontatua
Katalogotik kanpo

1936ko Gerra zibila haurrei kontatua

13 urtetik aurrera. Haurrek maiz galdetzen dute zergatik gertatu den gerra bat edo beste. Helduei egin ohi dizkiete galderok, baina helduok, maiz, ez dugu jakiten zer erantzun. Iñaki Egañaren liburu berria iluntasuna argitzera dator, kasu honetan Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian eragindako sarraskia aintzat harturik. Modu sinple eta arin batean azaldurik, helduarentzako zein haurrarentzako ulertzen gaitzak diren pasarteak argitzen saiatu da.

Los crímenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940
22,25 21,13 Kluba
Erosi

Los crímenes de Franco en Euskal Herria 1936-1940

Frankoren jarraitzaileek sei mila euskaldunetik gora erail zituzten 1936ko Estatu kolpearen osteko urteetan. Zifra beldurgarri horren baitan mundu garaikidearen tragediarik handienetakoa dago. Frankismo garaian babesgabetuak eta baztertuak izandako biktimak, haien familiak eta idealak ahaztuak izan dira duela oso gutxi arte. Aurrenekoz eta ikerketa berri batzuei esker, emakume eta gizon hauen izen-abizenak argitara atera dira, ukatu zitzaien protagonismoa berreskuratuz. Honekin batera atxiloketen eta fusilamenduen nondik norakoak ere azaltzen zaizkigu, Frankoren nahiak bete zituzten borreroen deiturak, izua ezartzeko metodoak, laguntzak, bereziki emakumearekin tematutako errepresioa, kartzela… Obra honek aipaturiko zitalkeriaren zehaztasun denak eskaintzen ditu, xehatu, eta ondoren interpretatzeko. Frankismoaren gordinena ezagutzeko tresnarik baliagarriena da.

Nuestro pueblo despertará
17,00 16,15 Kluba
Erosi

Nuestro pueblo despertará

El tafallés David Jaime (1887-1949) es uno de los personajes más interesantes del republicanismo vasconavarro, que se comprometió con pasión, hasta su muerte en el exilio, con una Navarra laica, republicana, de izquierdas, euskaldun y unida, sin perder su autonomía, al resto de Euskal Herria. A través de su vida y la de sus camaradas, comprobamos que el tema de la autonomía y de la unidad vasca no fue en absoluto monopolio del nacionalismo vasco, sino que hubo muchos que, desde la izquierda, tenían asumido que la causa social y la nacional iban por la misma senda. Y pagaron alto precio por ello. "Nuestro pueblo despertará", anunció David en su última carta. Y tenía cobrada fama de adivino.

El árbol de Gernika
23,70 22,52 Kluba
Erosi

El árbol de Gernika

Paul Preston historialari famatuak, 1936-1939ko gerra zibilaren inguruan idatzitako liburu guztien artean 10 onenetakoa dela baieztatzen du. Steer Euskal Herrian aurkitzen zen The Times egunkariaren berriemaile moduan Gernikako bonbardaketa gertatu zenean. Bere erreportaia eraso alemaniarrari mundu mailan egin zitzaion lehenengo salaketa izan zen. Momentu hartako iruzkingile guztiek baino haratago, Steerrek «sentimentu handi bat irudikatu zuen bere kroniketan, ez bakarrik basakeria haren tamainaz, baita estrategia beliko berri hark suposatzen zuen mehatxuaz ere». Liburua euskal gizarteak egindako kanpainaren erabateko txostena da eta baita euskal gizarteari benetan eta hunkipenez eginiko ordaina ere, bere sufrimenduari eta adoreari, Francoren eta bere aliatu faxista eta nazien aurka lan egiteagatik. Steer atzerritar solidario bat zen, euskal gizartearen paladina izan zen, bonben aurka eta beragatik bota zituzten kalumniengatik. Denboraren poderioz bere liburua eta irudia hazten ari dira.

Los vascos en el Madrid sitiado
18,55 17,63 Kluba
Erosi

Los vascos en el Madrid sitiado

Lehen pertsonan idatziriko testigantza, Madrilgo atzeguardian 1936ko azarotik 1937ko maiatzerako denboraldi zailean hiriburu errepublikarreko gorabehera konplikatuetan bizi zen eta parte hartu zuen harena. Bere egunkarian eta ohar eta dokumentuetan oinarrituz, Euzko Jaurlaritzako Preso eta Desagertuen Saileko arduradun Jesús Galíndezek objektibotasun handiz ematen ditu datuak eta egintzak jakitera, gatazkan ohikoak diren erruki eta hunkiberatasun gertakariak tartekatuz.

La sima
16,80 15,96 Kluba
Erosi

La sima

1936ko abuztuaren 30ean, Juana Josefa Goñi Sagardia, zazpi hilabeteko zegoen emakume misteriotsu bat, arrastorik utzi gabe desagertu zen sei seme-alaba adingabekoekin batera. Herrian zabaldutako zurrumurruen arabera, Gazteluko leizera bota zituzten, Bidasoaren herriko bazter nafarrean. Krimen hori, gerra zibilean egindakoetatik ikaragarrienetako bat segur aski, isilpean egon da 80 urtean. Ez ahaideak ez herrikideak ez historialariak ez dira gertatutakoari azalpen bat bilatzera menturatu. Zurrumurrua, tabua eta mitoa izan dira orain arte jaun eta jabe egiaren eta ordainaren lekuan. Leizearen nahiz historiaren hondoraino joatea dugu asmo, aurkitutakoa izugarria izanagatik ere, argia aringarri gerta dadin eta zabalik dirauen zauria osa dezan.

Será colosal
15,00 14,25 Kluba
Erosi

Será colosal

Gerra hor dabil edonon oraindik, bizitzaren eta ederra eta samurra den guztiaren aldamenetik, baina laster helduko da zirkoa. Munduaren ordu agoniko hauetan etorriko da, eta kolosala izango da. Zirkoa Alemaniatik helduko da. Letrero handi honekin: Cirque Krone. Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin. Globo saltzaileak ere etorriko dira euren koloretako planetekin. Kalaportura iritsiko dira guztiak. Kolosala izango da.

Los vascos y la república española
19,60 18,62 Kluba
Erosi

Los vascos y la república española

Incursión en la historia de la Guerra Civil, vivida con gran protagonismo por el autor desde sus inicios, cuando fue testigo directo en San Sebastián de los avatares golpistas, hasta la definitiva derrota republicana en tierras catalanas. Esta obra de historia, fundamentada en documentación -entonces inédita- y en un amplio ejercicio de la memoria, es además una muestra ejemplar de la profunda concepción humanista de Andrés Irujo, y un convincente alegato de defensa de los ideales de justicia, tan difíciles de mantener en pleno conflicto. Fue escrita cuando todavía estaban frescas las heridas producidas por la Guerra Civil aunque con la mirada esperanzada en un pronto regreso a Euskal Herria.

Esclavos del franquismo en el Pirineo
22,00 20,90 Kluba
Erosi

Esclavos del franquismo en el Pirineo

Gerra bukatuta, frankismoaren aurkako 2.000 preso baino gehiago eraman zuten Erronkari eta Zaraitzu ibarretara, Nafarroako Pirinioetara, mendian errepide bat egitera. Errepide hori liburuaren ardatza da eta hartatik aurkezten dira gatibu lanetako batailoiek zituzten antolakuntza kezkagarria eta, gizartearen gainean, eragina. Orrialde hauetan zehar, eta zuzeneko testigantzen bitartez, gerran garaiturikoak fisiko eta psikikoki menperatu nahi zituzten batailoien errealitatea ezagutzen hasiko gara, gatibuek muturreko egoeretan bizirauteko baliatzen zituzten estrategiak entzunen ditugu eta bortxazko lan haiek bai mendiko herri txikietako populazioan bai frankismoaren esklaboen familietan izan zituzten ondorioetara hurbilduko gara. Ikerkuntza lan zabala, zehaztasunez beteriko dokumentu eta zerrendak gehituta, zeinak errepresio frankistaren alde ezezagun eta krudelenari buruz, bortxazko lanari buruz alegia, hamarkadotan ezarririko isiltasun harresia hautsi nahi duen.

Verano del 36. Memorias de un gudari
17,00 16,15 Kluba
Erosi

Verano del 36. Memorias de un gudari

1936ko uda heze hura ez digute gogora orduko ekaitzek eta tenperatura baxuek ekartzen, baizik eta eskuin espainolaren diskurtso fanatikoaren babesa zuten militar batzuen altxamenduak eta horrek eragin zuen gerrak, oraindik ere gure barrenetan entzuten diren oihartzunak izan zituenak. Mario Salegik, nobela honen egilea eta aste haietako gertakarien gidoiari fidela izanki, lehen pertsonan kontatzen dizkigu bera jaiotzen ikusi zuen Donostia hiriko matxinadaren xehetasunak: kaleen defentsa, borrokaldiak, hondamena eta heriotza. Eta ohikoa ez den jarrera batetik egiten du: bere kideen erdiak komunistak dira, haien ondoan izan da berriki militantea, eta beste erdiak, abertzaleak, "tribukoak" berak deitzen dituen bezala. Batzuk eta besteak, errepublikazaleak eta abertzaleak, joanen dira, gatazkarekiko konpromisoarekin batera, liburu honen orrialdeak osatzen.

Gurs
19,00 18,05 Kluba
Erosi

Gurs

Dachau, Mauthausen, Auschwitz, Buchenwald, Ravensbrück... giza-zitalkeriaren oroimenean burrunbaka dabiltzan izenak dira. Historiak, literaturak, filmografiak eta agiriek gogorarazten digute naziek diseinatutako kontzentrazio eta sarraski esparru horiek. Hauetako eremu bat kokatu zen Biarnoko Gursen. Zuberoarekin mugan dagoen leku hau izan zen 1939ko neguan garaituak izan ziren milaka euskaldunen bazterketaren eszenatoki. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Gursek utzitako ondorioak izugarriak ziren; 60.000 pertsona pasa ziren handik, nazien unibertso errepresiboaren gune bihurtuz. Egun, hilerri batek soilik gogorarazten du 2.745 euskaldunekin hasitako tragedia hura. Gursen historia bere jatorrian gogoratzeko unea da, euskal soroetan, alegia.