- Home
- Nobedadeak
- Iheslariak
Iheslariak Euskal Erbesteak (1936-2015)
Euskal populua betidanik erbesteari lotuta egon da. Beste garai batzuetan inposatutako mugan zeharreko joan-etorria izan bazen ere, XIX. mendetik aurrera mundu mailako dispertsio bihurtu zen. Hamaika harrera-herrialdetan euskal erbesteak komunitateak sortu zituen, bizitza politiko eta kulturalean parte hartu zuen, lotura batzuk galdu zituen eta berri batzuk sortu. 1936tik gaur egun arte, 170.000 gizon, emakume eta haur beren herria atzean uztera derrigortuak izan dira, arrazoi ezberdinak direla medio, baina sarri zio politikoengatik. Haien testigantzak, norakoak, ihesbideak, arazoak, harremanak eta bizipenak bilduz, lan honek historian zehar gerra eta errepresiotik ihesi beren aberritik alde egin behar izan duten milaka iheslarien memoria berreskuratu nahi du. Halaber, azken mende erdiko erbestean indar berezia egin nahi du, guztien artean ezezagunena eta manipulatuena izanagatik ere, Euskal Herriko orainean arrasto sakona utzi baitu.
75,00 €
71,25 €
Kluba
Kopurua
Xehetasunak
Argitaletxea
Fundación Euskal Memoria
Generoa
Saiakera
ISBN
978-84-95261-80-9
Hizkuntza
Euskara
Argitalpen data
2015 aza 1
Orri kopurua
960
Pisua
2222gr
Iruzkinak 0 iruzkin