- Home
- Nobedadeak
- Quién es quién en la historia del país de los vascos
Quién es quién en la historia del país de los vascos
Liburu hau euskal jatorriko hainbat eta hainbat gizon eta emakumeren bi mila inguru argazkiren bilduma da. Pertsona horiek izaniko bizitzaren eta gure herriko memoria kolektiboaren mapari eginiko ekarpenaren gaineko gogoeta laburrak dira irudiak. Orrialdeotako pertsonaietan badira ezezagun diren asko eta ospearen handitasuna itsatsirik bizi zirenak. Argi eta itzalen multzo horretan, Quién es quién etxe komuna da, euskal gizartea bere historian izan den bezala, kontraste handiz beteriko bizilekua. Ezen, Pío Barojak gogoratu zuen bezala, Inazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa bezain euskal herritarra zen Saint-Cyran baionarra (Jean Duvergier), jansenista, jesuiten etsaia. Zumalakarregi, Elio, Radica karlistek Mina, Txapalangarra, Jauregi eta beste liberal batzuk izan zituzten aurrez aurre. Gipuzkoako entziklopedistek apaizik atzerakoienekin partekatu zuten eszenategia, eta gerrillaririk aktiboenek poliziarik maltzurrenekin. Jatorri guztietako jendeek, neurri adierazgarrian, osatzen dituzte liburu honen orrialdeak.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin