- Home
- Nobedadeak
- La increible historia de Martin Arbezu
La increible historia de Martin Arbezu
Liburu honek ezohiko pertsonaia baten historia biltzen du, 1852an sortu zen Martin Arbezurena, hain zuzen. Haren aztarna euskal mendietan sakabanaturik geratu da, Santacruz apaizarenaren ondoan; Queretaro herrian (Mexiko), Maximiliano enperadorearen aztarnaren ondoan; Londresen, Marx eta Bakuninen arteko liskarretan; komuneroen barrikadetan Parisen, eta Kaledonia Berrian, erbestean, Louise Michelen aztarnekin batera. Baita Donibane Lohitzuneko tabernetan eta azken karlistaldian, Larruneko kontrabandistekin. Bizitzeko indar ikaragarria zuen pertsonaia honek; haren historia sentimenduen historia izan zen, baita haren herrialdearekiko nostalgiarena ere. Ibilian-ibilian aritu zen munduari erreparatu gabe ere, baina tokian tokiko protagonista bilakatu zen, nahi gabe.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin