- Home
- Nobedadeak
- Inglaterra y los vascos
Inglaterra y los vascos
Euskal bibliografiako klasiko bat dugu. Atzerrian egindako liburua da, 1945ean Buenos Airesen euskal atzerri errepublikarreko EKIN argitaletxeak editatua. Lehen aldiz editatu da Europan, EKIN eta Txalaparta argitaletxearen arteko lankidetza plan baten barnean. Liburua egiteko ideia Manuel Irujok izan zuen Londresko egonaldian; han bere denboraren parte bat eman ahal izan zuen Ingalaterrako artxibategi oparoetan herrialde horren eta euskaldunen arteko harremana aztertzen. Horrek politikari nafarrari euskal historia dokumentatua egiteko bidea eman zion, antzinatetik Foruen galera ekarri eta Ingalaterraren garrantzizko protagonismoa izan zuten foru gerretaraino. Aurkezten dugun aleak, esan beharrekoa da, parte dokumental baliotsua dauka.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin