- Home
- Nobedadeak
- Michael Collins
Michael Collins Día de Ira
1922ko abuztuaren 22a. Michael Collinsek, Irlandako Estatu Libreko behin-behineko gobernuaren lehendakariak eta indar armatuen komandante-buruak Cork uzten du, sasoi bateko IRAko bere burkideekin elkarrizketzeko, uhartean azken bi hilabeteotan nagusi den gerra zibil odoltsuari konponbidea bilatu nahian. Bidaian, Collins bere bizitza politikoa eta sentimentala bideratu duten gorabeherak oroituz doa: 1916ko Pazko eguneko altxamendua, IRAren sorrera, indar okupatzaile britainiarren aurkako borroka, goizetik gauera erakundekide izandakoen arteko borroka bihurtu den ingelesen aurkako garaipena eta bere bizitza sentimental nahasia, Kitty Fiernan eta Lady Hazel Laveryren artean. Collinsekin batera, J. Cambior kazetaria ere izanen da bidaian, eta berak ere gatazkaren zenbait pasarte kontatuko ditu.
Iruzkinak 0 iruzkin