- Home
- Nobedadeak
- Terra Lliure. Punto de partida (1979-1995)
Terra Lliure. Punto de partida (1979-1995) Una biografía autorizada
Terra Lliure: punto de partida (1979-1995) Una biografía autorizada saiakera behar-beharrezko liburua da: erakunde armatu baten historia, horren protagonistetako lauren kontakizunen bidez. Horrela, bada, pasadizoak edo beren esperientziak kontatzetik urrun, “Trantsizio deituriko urteetan jazarri eta baztertu zen mugimendu politikoaren” sorrera eta bilakaera aztertzen eta azaltzen saiatu dira Carles Sastre, Pep Musté, Carles Benítez eta Joan Rocamora, saiakera honetako autoreak. Irakurleak ez du aurkituko, ezta ere, saiakera politiko bat, bai, ordea, informazio berri eta orain arte argitaragabeko dokumentazioa, baita Terra Lliure erakundearen akats eta ongi egiteen azterketa zehatz bat ere, horren etapa guztietan. Hausnarketa bat da, ikerketa bat, independentismo borrokalariaren eta horren indarraren sakoneko garrantzia ulertzeko liburu bat, subiranotasuna eta giza mugimendu sezesionistak nabarmen ugaritzen ari diren honetan.
Xehetasunak
Iruzkinak 0 iruzkin