Txikiekin gozatzeko bi liburu zoragarri
Txalaparta 2021.11. 9
Zabaldu
Haurrentzako aurtengo uzta oparoa izan da oso, titulu polit zein arrakastatsuak ekarri ditugu gurera zuei eskeintzeko. Eta urtea bukatzeko, TXO! bildumako bi liburu zoragarri dakartzagu oraingo honetan.
Bost lagun xelebre dira bost akastunak: lehena zuloz beterik dago; bigarrena, bitan tolesturik, gutun bat bezala bidaltzeko prest; hirugarrena, belaxka bera, logaleturik beti. Laugarrena buruz behera dabil, eta aurpegira begiratzeko hankaz gora jarri behar. Eta bosgarrenaz zer esan, okerra da goitik behera: kalamidade hutsa. Elkarrekin bizi dira bost bitxikeria eder horiek: bistan denez, etxe...
Bost ziren, bost lagun akastun. Ez zuten bizitzan ezer fundamentuzkorik, gogorik deus askorik egiteko.
Behin batean, ez jakin nondik, norbait bikaina agertu zen...
Goizean, edozein hiritan, milaka pertsona jaikitzen dira, gosaltzen dute eta egunari ekiteko prestatzen dira. Liburu honetako heroi txikia, krokodilo berde bat, ez da salbuespen. Hurbiletik segituko diogu etxeko keinu ohikoetan, lehenik, eta etxetik kanpo, ondoren: auzoko espaloitik lagunduko diogu, garraio publikoan igoko gara berarekin, erakusleihoen aurrean geratuko gara eta gozotegien eta...
Iruzkinak 0 iruzkin