- Home
- Liburu-denda
- Literatur ibilbideak
- Euskal Herria internazionalista
Literatur ibilbidea
Euskal Herria internazionalista
Euskal Herriaren independentziarako borrokak lagun izan du beti hemendik urrun egin ziren eta egiten diren antzeko prozesuekiko elkartasuna. Gure herriaren emantzipazioan gehien saiatu diren horiek izan dira besteen askapenean sutsuen parte hartu dutenak. Elkartasun horrek gizakion dimentsiorik ederrenetako bat azaleratzea ekarri du. Horretan aritzen denak bat egiten du beste herrien sufrimenduarekin, eta haiekin bizi du irtenbideen bilaketak sortzen duen tentsioa. Internazionalismoak mugak zabaltzen ditu, identitateak alde batera utzi gabe; munduko biztanle bilakatzen gaitu, baina gure identitate nazionalari eutsiz.
Leire Ibarguren Agirre
Laura esaten zioten
Leire Ibarguren Agirre
Le llamaban Laura
Marco Tobón
Baigorri
Iñaki Gonzalo Casal
Cómo no quererte, Alba
Ricardo Castellón Nicolás Doljanin
Pakito Arriaran
Jesús Valencia López de Dicastillo
La ternura de los pueblos
Laura esaten zioten
1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten.
Le llamaban Laura
1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Amerikako hainbat herrialdera joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, Begoña Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa, hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten.
Baigorri
Esta es la historia de Pedro Baigorri, un cocinero vasco que, por los azares de la historia, llegó a ser cocinero de Fidel y el Che y que, tras enguerrillerarse en el Caribe colombiano, dejó la vida en sus montañas. Pero antes de revolucionario, Pedro Baigorri fue un joven chef que tuvo que cocinar para Franco; amante del cine, pésimo bailarín, apasionado ciclista, hábil con los cuchillos y con disciplina de judoca, atesoraba todas las cualidades para convertirse en el luchador que fue. Este libro viene a hermanar a Pedro Baigorri con Pakito Arriaran, Begoña García Arandigoien Alba, Marta González Begoña y otros tantos militantes internacionalistas vascos que dieron sus vidas por un mundo mejor.
Cómo no quererte, Alba
1990eko irailaren 10ean Gareseko mediku gaztea, Begoña García Arandigoyen, Alba, tiroz zauritu zuten El Salvadorren jazotako liskar batean; herrialdeko indar armatuen eta ERP Herriaren Armada Iraultzailearen gerrilla zutabe baten -FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontearena- arteko istiluak izan ziren. Bertsio ofizialak aditzera eman zuenez, bi taldeek egindako tiroen ondorioz hil zen brigadetan joandako euskalduna. Ez zen hori izan, ordea, benetan gertatutakoa: militarrek Alba zauritu eta bahitu egin zuten. Ondoren, bortxatu, torturatu eta garondoan emandako tiro batez hil. Santa Anako sumendi-hegaleko kafe-soroetan tirokatutako gaztea gerrilla zutabearen osasun-lantaldeko partaide zen. Obra hau izan zitekeenaren historia da, emakume aparta baten biografia, noizbehinka asmatutakoa, noizbehinka benetakoa. Iraultzaile duina etxetik milaka kilometrotara hil zen, bere egin zuen injustiziaren aurkako guda batean. Albak bi herriren artean banatu zuen maitasuna, hots, baztertutakoen artean; berak zioen moduan, borrokak ez baitu mugarik ezagutzen.
Pakito Arriaran
Beste herri batean herria zen gizona. Pakito Arriaranen inguruko ahots, begirada eta memoriek osatzen dute liburu hau; Euskadin militantea eta armekin El Salvador herriko militantea izan zen, azken honetan «Juancito» ezizenez bataiatua. Ezagutu zutenek maitatu zuten, eta gogoratzean, bizipenak berpizten dituzte. Elkarrekin garai hau ez den eta akaso mundu honetakoa ere ez den aroa gogorarazten dute. Borroka amankomunek lekua eta denbora gainditu egiten dute afektua ezartzen eta ideiak gorpuzten dituzten praktikei esker. Inoiz idatzi izan zuen hau Treveris jakintsuak. Eta Zeus alai honek, Euskaditik osorik etorri zenak eta Venezuelan salsa zale bihurtu zenak, hanka bakarrarekin eta behor zuri harro baten gainean, bere kideei goizero adierazteari ekin zion temati, ur eta txori artean; osorik beti ere. Horregatik, hurkoari emandako ostikada harentzat balitz lez sufritzen duen edozein kontzientziari izango dio zerbait esateko liburu honek.
La ternura de los pueblos
Liburu honek bidaian eramango gaitu (euskal nazionalismoaren jatorrietatik gaur egun arte) herri eta borroka anitzetatik (Euskal Herria, Irlanda, Nikaragua, Guatemala, Kuba, Palestina, El Salvador, Sahara eta beste), non euskaldunek bizitzaren onena eman duten, baita bizitza bera ere. Esperientzia horrek errealitate bilakatu du poetak deskribaturikoa: elkartasuna herrien arteko samurtasuna da.