- Home
- Nobedadeak
- Zumalacárregui y la República de los Pirineos
Zumalacárregui y la República de los Pirineos
Tomas Zumalakarregik 1834an penintsulako lau euskal probintzietan Errepublika Federal independente bat aldarrikatu zuela hizpide duten dokumentu berrien agerpena; horixe da liburu honen haria. Aldarri independentistak mende osoan zehar errepikatuko dira, Espainiako diskurtso ofizialari eutsi dion horri guztiari kontra eginez; diskurtso ofizial hori euskal unibertsitateek akuilatu dute maiz, gure historia eta gure memoria kontrolatuz eta bahituz, Guardia Zibilaren kuartelek gure herritarren askatasuna kontrolatzen eta bahitzen duten bezala.
Etorkizun independentea izateko eskubidea ukatzen zaion herri orori ukatu egin behar zaizkio askatasuna berreskuratzeko iraganeko saiakerak ere. Ez gara izan, ez gara, eta, beraz, ez gara izanen. Egun, kontakizunaren bataila esaten zaio horri. XIX. mendeko gure matxinadak lepo daude foru, nazio-kontzientzia, independentzia eta klase-borrokaz. Hori ezkutatzea da gure menderatzaileen zeregin historikoa. Argitara ateratzea, berriz, gure betebehar morala.
18,00 €
14,40 €
Kluba
Kopurua
Xehetasunak
Bilduma
ORREAGA
Generoa
Saiakera
Edizioa
1
ISBN
978-84-10246-15-7
Hizkuntza
Gaztelania
Argitalpen data
2024 abe 2
Orri kopurua
340
Pisua
262gr
Iruzkinak 0 iruzkin