40 urte... eta segi aurrera!
Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere piezarik onena eskaintzen dio gazte hasi-berriari. Eta eltzegile gazteak ez du oinordetzan jasotako maisu-lana gordetzen horri begiratzeko eta miresteko; aitzitik, lurraren kontra lehertzen du, mila puskatan hautsi, puskatxoak jaso eta bere buztinaz lotzen ditu atzera ere. Uruguaiarra beste itsaso baten ertzetan dabilen arren, kondairak ezin argiago irudikatzen du ezker abertzaleko gazte antolakundeen ezaugarria izan dena.
1979ko maiatzaren 10ean aurkeztu zen jendaurrean Jarrai. Berrogei urte igaro dira ordutik; efemeride borobila, inondik ere. Lan honen helburua, baina, ez da antolakunde baten jaiotza ospatzea. Orrialdeon asmoa ez da sortze baten oroitzean agortzen. Izan ere, hogei urte dira Jarraik erretiroa hartu zuela. 1999ko azaroan, eta Gazteriak antolakundearekin elkarlanean, hogei urtez ondutako eltzea belaunaldi berriei eskaini zien. Lurraren kontra lehertutako eltzearen pusketatik sortu zen Haika, Segi gero, eta buztinarekin jolasean ari dira Ernai eta Aitzina egun. Jaso, hautsi eta pusketetatik berria sortu. Etengabeko berrasmatzea. Berrogei urte eta oraino eskutik eskura darabilgu eltzea, igaroaldiak bezainbat moldeatze izan dituela. Hori ospatu asmo du liburuak.
Urteak geroago, eta beste antolakunde batzuetan ginela, behin baino gehiagotan entzun dut “Jarrairen eskolako” esamoldea. Ez dakit denontzat gauza bera esan nahi duen. Niretzat kultura politiko bat da, estilo bat, jarrera bat. Baina, batez ere, balore multzo bat da: Euskal Herriarekiko konpromisoa, askapen borrokarekiko ardura eta ezker abertzalearekiko leialtasuna biltzen dituena.
David Pla
Are gehiago, maskulinizazio hori defendatu egiten zen, maskulinoa izan behar zuela, militantzia eredu ona hori zelako. Indarraren eredua zen, ez genion maskulino deitzen. Baina eredu indartsu hori erreproduzitzean, rol maskulinoak gure egiten genituen. Garai horretan militantzia eredu hori bakarrik zen zilegi, Jarrai nekez identifikatzen zen beste ezerekin. Gu geu molde horren arabera eraldatu gintuen.
Aiora Epelde
Nazioa eta gazte estrategia eraikitzeari loturiko proiektuek gure jarduna erabat baldintzatzen zutela uste dut; eraikitzearekin batera errepresioari erantzuten egon behar zelako. Hala ere, gazte mugimendu sendoa eta proiektu anitzetakoa ezagutu dugu, eta baita sortu ere.
Irati Tobar
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Liburu kolektiboa
Koordinatzaileak: Jon Markel Ormazabal, Irati Sienra, Xabier Iraola.
Testua: Jon Markel Ormazabal eta Irati Sienra.
Lan-taldea: Jon Markel Ormazabal, Irati Sienra, Xabier Iraola, Endika Perez, Ana Lizarralde, Oihane Uitzi, Kattalin Artola.
Lekukotasunak: Aiora Epelde, Aure Perez, Amaia Zufia, David Pla, Josetxo Otegi, Olatz Dañobeitia, Maitane Intxaurraga, Saul Kurto, Txema Matanzas, Elene Korta, Irati Tobar, Ibai Sueskun, Ibon Meñika.
Orrazketa: Floren Aoiz.
Zuzentzailea eta itzultzailea: Haizea Saez de Eguilaz.
Talde elkarrizketetan parte hartu dute: Ainara Ladron, Aintzane Zorroza, Aiora Epelde, Aitor Elizaran, Aitziber Plazaola, Amaia Elixiri, Amaia Nicholson, Ana Lizarralde, Ander Mayora, Antonio Alvarez “Oliver”, Antton Morcillo, Dabid Zelai-Zugadi, Egoitz Garmendia, Egoitz Urrutikoetxea, Endika Perez, Eneko Aldana, Esther Agirre, Floren Aoiz, Gaizka Likona, Garikoitz Etxeberria, Gorka Torre, Gotzon Elizburu, Gotzon Kortazar, Haizpea Abrisketa, Ibai Agirrebarrena, Ibai Sueskun, Igor Chillon, Igor Ortega, Iker Casanova, Imanol Iparragirre, Iñaki Lizundia, Ion Telleria, Irati Mujika, Irati Tobar, Itsasne Fernandez, Itsaso Cuevas, Jabi Gonzalez, Jasone Manterola, Jon Salaberria, Kai Saez De Eguilaz, Karlos Renedo, Maddi Aldalur, Maitane Intxaurraga, Mikel Zubimendi, Olatz Carro, Olatz Dañobeitia, Paul Laka, Pipe San Epifanio, Unai Lizaso, Urko Larrañaga, Xabi Duhalde eta Xalba Ramirez.
Euskal gazte mugimenduaz liburu gehiago
Erlazionatutako edukiak
Gazte gara gazte... eta ez gaude konforme! • Floren Aoiz
2019.05.13
Gazte Topaguneak eta Mendi Martxak | Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia
2019.06.10
Eltzea gori-gori 80ko hamarkadaren beroan | Ezker abertzaleko gazte antolakundeen 40 urteko historia
2019.06.26
Iruzkinak 0 iruzkin