Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.

Afrika, kontinente emankorra

Afrikako tradizioetan, gaur egungo borroketan, bertako jendearen kezka eta nahietan murgiltzen gaitu hango literatura aberats eta askotarikoak, eta unibertso berri bat erakusten digu beti. 30 urteko ibilbidean, Txalaparta saiatu da hegoaldeko herri isilarazi horietara hurbiltzen, protagonistei ahotsa emanez. Gurera ekarritako idazle afrikarren lanari gainbegiratu bat ematen diogu hemen, beste argitaletxe batzuetan argitaratu dituzten liburu batzuk gehituta.

Ngũgĩ wa Thiong’o, Nobel sarirako urteroko hautagaia

Kenyako idazle eta intelektual bat da, nazioartean sona handia duena bere literatur eta saiakera lanengatik; idatzi horietan begirada kritikoa helarazten digu mundu kolonialaz eta post-kolonialaz, eta gutxiengoen hizkuntzak defentsa egiten du. Duela 25 urte argitaratu genituen haren lehen eleberriak, Negarrik ez, haurra eta El diablo en la Cruz. Orain, zenbait argitaletxeren elkarlanari esker, Iraultza bertikala izeneko lana sei hizkuntzatan argitaratu da aldi berean (katalana, galegoa, asturiera, aranera, gaztelania eta euskara), bakoitza edizio elebidunean eta jatorrizko testua gehituta.

Mia Couto, Mozambikeri kantuz

Medikuntza ikasi zuen Krabelinen Iraultza lehertu eta, haren ondorioz, Mozambikeren independentzia gertatu arte. Kazetari eta idazle gisa hasi zen lanean orduan. Bere produkzio literario oparoak izen handia du portugesez mintzo diren herrialdeetan, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da. 1999an Virgilio Ferreira saria jaso zuen obra osoagatik, eta 2013an, berriz, Camões Saria, portugesean Cervantes Sariaren parekoa, zeinak goretsi baitzuen “bere fikzio-lan emankorra, berrikuntza estilistikoa eta gizatasun handia ezaugarri nagusi dituena”.

Borrokalariak

Idazlea eta feminista izatea ez zuten erraza izango Salwa Bakr egiptoarrak, Las artimañas de los hombres lanaren egileak, edo Paulina Chizianek, Mozambikeko lehenbiziko emakumezko eleberrigileak. Edo Ellen Kuzwayok, Txalapartan Sowetoko narrazioak euskaraz argitaratuta dituen idazleak. Malika Mokeddem bereberrari hiru liburu argitaratu genizkion; harrituta zegoen, bere liburuak itzultzeko interes handiena euskaldunek eta katalanek zutelako. “Bihotzez opa dizuet zuen herriaren askatasun nahia bete dadila”, halaxe esan zigun.

Pepetelaren Angola

Artur Carlos Maurício Pestana dos Santos, Pepetela izenaz ezagunagoa, 1941ean jaio zen Angolan. 1958an mugitu zen Lisboara, eta han ikasi zuen, Goi mailako Institutu Teknikoan eta Letra Fakultatean. Ondoren, Frantzian eta Aljerren erbesteratuta zegoela, Soziologiako lizentziatura eskuratu zuen. Angolaren Askapenerako Herri Mugimenduko komandantea eta Angolako Unibertsitateko Soziologiako irakaslea izandakoa, goi kargu politikoetan aritu da hango Hezkuntza Ministerioan. 1980an Afrikako Literaturaren Saria jaso zuen, Angolako Idazleen Batasunak emana, Mayombe lanagatik. Camões Saria ere bereganatu zuen 1997an, literatura lusitaniarrean idazle honek duen toki nabarmena berretsi zuena.

Afrikar narratiba

Saiakerak eta biografiak

Erlazionatutako edukiak

Thomas Sankara en su contexto | Giovanni Giacopuzzi |

2016.01.26

Thomas Sankara (1949-1987) fue el presidente de Burkina Faso de 1983 a 1987. Con una potente combinación de carisma personal y fuertes convicciones...

Nelson Mandela y su largo camino hacia la libertad

2018.07.18

Nelson Mandela fue uno de los líderes más relevantes del siglo XX. En Txalaparta publicamos Un ideal por el cual vivo (2005), una...

Iraultza bertikala: mitoa eta politika eskutik

2019.03.25

Ngugi wa Thiong'o idazle keniarraren Iraultza bertikala estilo klasikoko alegia bat da, non mitoak, kondairak eta politikak bat egiten...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Gazte gara gazte... eta ez gaude konforme! • Floren Aoiz

2019.05.13

Asel Luzarragaren eleberriak, ozeanoaren beste aldean

2019.05.20