Iraultza bertikala: mitoa eta politika eskutik
Ngugi wa Thiong'o idazle keniarraren Iraultza bertikala estilo klasikoko alegia bat da, non mitoak, kondairak eta politikak bat egiten duten. Ahozko literatura tradizioari eta besteei irakurtzean partekatzen dugun une magikoari egindako omenaldia duzue hauxe. Kikuyu hizkuntzan idatzia dago, idazlearen ama-hizkuntzan, eta mundu osoan laurogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia. Oraingoan, sei hizkuntzetan kaleratu da aldi berean, denak jatorrizko testuarekin batera edizio elebidunean: katalanez, galegoz, asturieraz, araneraz, gaztelaniaz, eta, gurean, euskaraz. Hain zuzen, Txalapartak autore beraren Negarrik ez, haurra eleberria atera zuenetik hogeita bost urte igaro direnean argitaratu dugu ipuin hau. Plazera da Ngugi berriz gurera ekartzea.
Ipuinak giza gorputzaren eraketa kontatzen du, haren atalen arteko eztabaida baten bidez. Besoek eta hankek atal garrantzitsuenak direla erakutsi nahiko dute lehiaketa batean, eta gainerako animaliak horren lekuko izanen dira. Animaliek erotzat joko dituzte, eta gorputzeko gainerako atalek beren iritzia adierazi nahiko dute. Nola amaituko ote da guztia?
Ngugi wa Thiong’o keniarraren ipuin zoragarria da hauxe, edozein adinean aproposa; Agustin Comottok jantzi du ilustrazio ikusgarriekin, eta euskarara Iraitz Urkulok itzuli du.
Bere ama-hizkuntzan literatura duina sortuz zein ingelesa irakurleria zabalago bati zuzendutako saiakera-lanetarako utziz, Ngugi wa Thiong'ok edukia ageriago jartzea asmo du beti, eta hura gaitasun eta erresilientzia handiagokoa izatea.
Abdourahman Waberi, Le Monde
Munduak behar duen Nobel sariduna da Ngugi wa Thiong'o
The Washington Post
Kontakizun honek gogora ekartzen digu denok bat garela, eta gure batasun horren indarrez alda dezakegula etorkizuna, geuretzat ere espero dugun geroa.
The Guardian
Iraultza bertikala Afrikako letren historian itzulpen gehien dituen ipuin laburra da.
Los Angeles Review of Books
Harpidetu gure newsletter-ean
Nobedadeak, deskontuak, albisteak… jasotzeko
Ngugi wa Thiong'o
Kenyan jaio zen 1938an, baserritarren familia batean. Britainiar kolonialismoaren mende igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa, Mau Mau gerrillaren matxinada (1952-1962) gertatu, eta, haren bidez, herrialdeak independentzia lortu zuen arte. Unibertsitate-komunitatearen partaide bihurtu zenetik, Ngugik kultura eta literatura afrikarren kontzepzio akademikoari buruzko hainbat gogoeta egiteari ekin zion; ideia horiek teoria postkolonial askoren oinarri bihurtu ziren eta, denborarekin, lurralde afrikarren berezko kulturaren nortasuna indartzen lagundu zuten europar kolonialismoaren ondoren. Bestalde, 1962tik aurrera, Ngugi ezagun egiten joan zen idazle polifazetiko eta gizarte ekintzaile gisa. Haren liburuek gero eta arreta handiagoa eskaini zieten Kenyako arazo politiko, kultural eta sozialei, eta, horregatik, jazarpen politikoa pairatu zuen bere herrialdean zein atzerrian (erbesteratuta egon zen 1982tik 2002ra bitartean). Gainera, 1981etik aurrera, kikuyu hizkuntza lehenesten du literatura sortzeko, bere ama-hizkuntza, ingelesaren aurrean. Gaur egun, Ngugi Ingelesa eta Literatura Konparatua irakasten ditu Kaliforniako Unibertsitatean, Irvinen. Hamar doktorego-tituluren jabe da, mundu osoko unibertsitateek emanak, eta beste hainbat meritu akademiko eta ohorezko ere baditu. Idazten jarraitzen du, eta munduko eremu kultural eta akademikoetan modu aktiboan parte hartzen hizlari ospetsu gisa. Haren liburuek eztabaida eta jardun intelektuala pizten dituzte oraindik, eta hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira.
Idazlearen beste liburu batzuk
Erlazionatutako edukiak
Thomas Sankara en su contexto | Giovanni Giacopuzzi |
2016.01.26
Afrika, kontinente emankorra
2019.05.17
Ngũgĩ wa Thiong’o, idazle baten bizia eta lana herriaren zerbitzura
2019.05.28
Iruzkinak 0 iruzkin