Saskia

{{ item.full_title }} {{ item.description }}
{{ item.quantity }}
Subtotala
Bidalketa azkarra Bidalketa normala Bidalketa gastuak Doako bidalketa
(Bidalketa doakoa izateko falta zaizkizu) falta zaizkizu kostua 2€ izan dadin
Deskontu-kupoia {{ cart.coupon_name }} - x
{{ cart.coupon_message }}
Zure deskontu kupoian {{ (cart.coupon_discount - (cart.total_without_taxes + cart.total_taxes)).toFixed(2) }}€ geratzen zaizu. Kontuan izan kupoia behin bakarrik erabil dezakezula
Ordainketa guztira
Bidalketak 24 ordutan. Bidalketak 72 ordutan. Liburua jasoko duzu: {{ cart.delivery_date_human }}


{{ cart.delivery_message }}
Carro de la compra vacío Une honetan ez duzu ezer saskian. Liburudendara joan.
  • Home
  • Berriak
  • Gazte gara gazte... eta ez gaude konforme! • Floren Aoiz

Gazte gara gazte... eta ez gaude konforme! • Floren Aoiz

Berrogei urte eta gazte, oraindik ere? Jarraiko kidea nintzelarik, irri egiten genuen hainbat alderditako gaztek berrogei urte baino gehiago zituztelako. Ulertezina iruditzen zitzaigun eta, egia esan, gauza bera pentsatzen dut orain, urteak iraganik, nik adin hori gaindituta izan arren, edo, agian, horrexegatik.

Antolakuntza egitasmoei dagokienez, alta, 40 urte betetzea eta gaztetasuna erabat bateragarriak izan daitezke. Duela 40 urte gazte antolakunde abertzale eta ezkerrekoa sortu zen eta geroztik, hainbat unetan egoerak (eta zehazki errepresioak) hausturak ekarri baditu ere, gazte taupada horren hotsa aditu da Euskal Herrian. Forma ezberdinak hartu ditu, eta ez gara, beraz, erakunde bakarraz ari, baina, zorionez, gazteria errebeldearen indarra ez da inoiz itzali ordudanik.

Liburu honek taupada horren ibilbidearen historia kontatzen du. 40 urte asko dira eta ahalegin handiak egin behar izan dituzte testua laburtzeko, kontu asko aipatu gabe gelditu direlarik. Kontakizun orokorra da, eta hor ez dira kabitzen hamaika bizipen pertsonal, baina liburuaren helburua ez da oroimen saioa agortzea, marko orokorra eskaintzea baizik, "Bulkada berrien garaia da" ekimenaren testuinguruan, oroimena bizirik gordetzeko ekimen ederrak ari baitira egiten herriz herri, transmisio ariketa osatzeko.

Gauza asko gertatu dira 40 urteotan, besteak beste ezker abertzalearen estrategiaren egokipena eta borroka ziklo berri baten irekiera. Bidaian, eztabaidak, borrokak, harremanak, bilerak, manifestazioak, gaztetxeak, ikasle ekimenak, autoritarismoa eta erasoen kontrako kanpainak, gazte problematika eta gatazka orokorraren arteko artikulazioak, drogen inguruko ez- tabaida eta jarduerak, soldaduskaren errefusatik intsumisiorako trantsizioa, feminismoaren indartzea, jaialdiak... eta, tamalez, errepresioa, beti errepresioa. Errepresioak baldintzatu du gazte antolakundeen ibilbidea 40 urte hauetan, baina ez du inoiz bere helburu nagusia lortu, gazte matxinada ez baita sekula ere gelditu.

Mutazio handiak ezagutu dituzte gazte mugimenduak nahiz ezker abertzalean kokatutako gazte antolakundeek, eta liburuak ongi islatzen ditu. Une gozoak eta tenore ilunak. Tortura, exilioa, kartzela, ezintasuna, egoneza, zapuzketa, beldurra, amorrua, baina, halaber, ilusioa, bizipoza, itxaropena, elkarlanerako prestutasuna, beste mundu bat eraikitzeko gogoa, tinkotasuna, maitasuna... Ibilbide luze honetan denak korapilatzen dira, ondare erraldoia osatuz. Ondare erraldoia bidaia honek eskaintzen duena; alde batetik, jakina, gaur egungo gazteriari eskaintzen zaion esperientzia, baina, era berean, baita beteranoendako ere.

Floren Aoiz

Euskal gazte mugimenduaz liburu gehiago

Erlazionatutako edukiak

Álvaro García Linera: aires andinos para los pueblos pirenaicos · Floren Aoiz

2018.04.10

Protagonista e intérprete de uno de los procesos de cambio más interesantes de nuestro tiempo, el boliviano, Álvaro García Linera condensa en sus...

Daniele Giglioliren biktimaren kritika · Floren Aoiz Monreal, idazlea eta Iratzar Fundazioaren zuzendaria

2018.07. 4

“Gure garaiko heroia da biktima”. Baieztapen sendo honen bidez abiatzen da 'Crítica de la víctima' liburua, biktimen prosopopeiak subalternoak...

40 urte... eta segi aurrera!

2019.05. 4

Ameriketako ipar-mendebaldeko jatorrizko herrien tradizio baten berri eman zuen Eduardo Galeanok. Erretiroa hartzekotan den eltzegileak bere...

Iruzkinak 0 iruzkin

Deskontuak gure irakurle fidelentzat

Edizio independentearekin konpromisoa duten irakurle kritikoen kluba da Txalaparta KLUB. Komunitate hau gure argitaletxearen zutabea da, liburuak kaleratzeko eta ideiak zabaltzeko bide ematen diguna.
KLUBEKO KIDE IZAN eta abantaila guztiez baliatu.

Un diario urgente con todas las claves de la crisis venezolana

2019.05. 7

Afrika, kontinente emankorra

2019.05.17